Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Finagako San Martin ermita

Kultura baliabide nabarmenak - Kultura interesguneak

Kultura interesguneak

Baseliza hau Basauriko San Migel auzoan dago kokatuta, eta, XVI. mendeko agirietan aipatzen bazuten ere, XVIII. mendean berreraiki eta zaharberritu egin zuten.

Oinplano angeluzuzeneko eraikin txiki honek harri-hormak ditu, baoetan eta ertzetan izan ezik, hareharrizko harlanduzkoak dira-eta. Eraikitzaileek aurreko garaietako hilarriak berrerabili zituzten zenbait harlandu egiteko.

Baselizan eta inguruan egindako indusketei esker, Kristo osteko IV. mendea baino lehenagoko aztarnak eta nekropolia aurkitu dituzte. Beraz, badirudi Burdin Arotik antzinako kokalekua egon zela inguruan eta Malmasingo gotorleku hurbilarekin zegoela lotuta.

Horrez gain, erromatarren garaikoak (IV. eta V. mendeak), Antzinaro berantiarrekoak (VI.-IX. mendeak) eta Goi Erdi Arokoak (XI.-XII. mendeak) omen diren aztarnak ere aurkitu dira. Hori dela eta, badirudi Finaga aztarnategi bikaina dela Bizkaiko espazioaren okupazioaren bilakaera aztertzeko.

Aztarnen artean, batzuetan honako elementu hauekin lurperatu zituzten gerlarien hilobiak aurkitu dira: jantziak, armak, arreoa eta etxeko tresnak. Euren artean, gainera, beirazko kopa zoragarria nabarmentzen da.
Bizkaiko Foru Aldundiko adituen taldeak eta Basauriko Udalak elkarrekin lan egiten dute, balio handiko ondare hori balioesteko eta zabaltzeko. Gainera, Basauriko bizilagunek osatutako kofradiak baseliza zaintzen du borondatez.
Arrigorriagako Renfeko geltokitik, PR-BI 15 mendiko ibilbide laburra hartu beharko dugu baselizara iristeko. Izan ere, Malmasin eta Montefuerte zeharkatu ondoren, Ollargango geltokira eramango gaitu.

Arrigorriagako Renfeko geltokitik, baselizara joan ahal izango gara PR-BI 15 mendiko ibilbide laburrean zehar. Malmasinetik eta Montefuertetik igaro ondoren, Ollargango geltokira eramango gaitu, hain zuzen ere.
 

Lekupena

Basauri

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea. Basaurira: A-3632 (Atxukarro industrialdeko geltokia). Arrigorriagara: A3632, A3622, A3613, A3918, A3641, A2611, A3919, A3920, 3928 eta 3929.

Trena: Renfe aldiriak (Arrigorriaga, Ollargan).

ERREPIDETIK
Bilbotik, AP-8 autopista hartuko dugu. Malmasingo tunela zeharkatu ostean, N-625 errepidetik jarraituko dugu Burgoserantz, eta, gero, Arrigorriaga/Zaratamoko irteeran utziko dugu. Biribilgunean, bigarren irteera hartuko dugu, eta, trenbidepetik igaro ondoren, eskuinetarantz jarraituko dugu. San Migelera heldu baino lehen, ezkerretara joko dugu. Atxukarro industrialdea eskuinetara utzi ondoren, Finagaranzko saihesbidea ikusiko dugu.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta