Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

San Bernabeko Urkidia

Naturagune nabarmenak - Baso autokotonoak eta garrantzi bereziko zuhaitzak

Baso autoktonoak

San Bernabe mendiko ipar-ekialdeko magalean (erreferentzia historikoen arabera, Sanpablomendi izango litzateke bere izena), urkitza interesgarria garatu da Erandioko eta Bilboko udal-mugarteen artean.

Urkia (Betula generokoa) zuhaitz hostoerorkorra da, eta 20-30 metrorainoko altuera dauka. Bere adaburua konikoa da, eta oso hosto gutxi dauzka. Dena dela, inolako zalantzarik gabe, enborra da bere ezaugarri bereizgarriena, zuria da-eta.

Espezie kolonizatzailea da, eta iratzeen zein oteen artean egiten du aurrera, geroago iritsiko diren beste zuhaitz batzuei lurzorua prestatzeko; haritzei, esaterako. Izan ere, XX. mendearen hasierara arte, Sanpablomendi mendiari buruzko erreferentzietan gutxitan aipatzen da zuhaitzak zeudela, baina oteak zeudela nabarmentzen da.

Urkidi horretara heltzeko, osteratxoa egin ahal izango dugu Erandioko San Bernabeko atsedenlekutik. Bertan, izena ematen dion baseliza dago kokatuta. Bidezidorrak Sanpablomendiko tontorreraino eramango gaitu. Gailurrean, gerra karlistetako antzinako gotorlekuko aztarnak daude ikusgai, eta, bertatik, ikusmira zoragarriez gozatuko dugu. Igo ahala, urkidia gure ezkerretara geratuko da, eta, txangoa udazkenean eginez gero, ez ditugu baso horretako era guztietako tonu gorri-horiak sekula ahaztuko.

Lekupena

Erandio, Bilbo

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Erandioko Fagoeta auzo hurbilera iristeko, BIZKAIBUSeko linea hauek hartu ahal izango ditugu:
- A2153 Bilbo-Loiu-Derio
- A2322 Bilbo-EHU
- A3517 Bilbo-Mungia

ERREPIDETIK
San Bernabeko atsedenlekura heltzeko, BI-604 errepideko saihesbidea hartuko dugu Erandioko Fano auzoraino (Erandio).
 

Erantsitako agiriak

Bizkaiko basoak. Urkia (227,45 KB)

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta