Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Deabruaren zubia

Kultura baliabide nabarmenak - Kultura interesguneak

Kultura interesguneak

XV. mendeko eraikuntza dotore hau Lekeitioko Pedro Ortiz maisuak egin zuen. Zubi honek erdi-puntuko arku bakarra dauka. Harlanduz eginda dago, eta estribuak Kadagua ibaiko bazter harkaiztsuetan daude bermatuta, hau da, Bilboko zein Barakaldoko udalerrien arteko muga naturalean.

Balmasedako zubi zaharraren erdialdearen antzekoa denez eta handik hurbil dagoenez, badirudi imitatu egin zutela (Ibáñez, M). Erdi Aroan eta XIX. mendera arte, garrantzi estrategiko handikoa izan zen, Balmasedan eta Menako bailaran Bilbo eta Gaztela zehar lotzen zituen errege-bidean zegoen-eta. Era berean, kostaldeko Santiago bidean ere badago kokatuta, eta Burgosen bide hori bide frantsesarekin lotzeko aukera ematen duen aldaeraren osagaia ere bada.

Kondaira ugariren arabera, deabruak berak eraiki zuen.
 

Lekupena

Bilbao, Barakaldo

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea, Kastrexanaraino: A3342, A3343 eta A3341. Bilbobus: 88. linea.

Trena: Feve, Kastrexanako geltokian.

ERREPIDETIK
A-8 autopistan, Balmasedako irteera hartuko dugu. BI-636 errepidetik jarraitu eta handik gutxira utziko dugu Alonsotegi/Zorrotzako irteeran.

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta