Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Zierbenako portua

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Portuak

Portuak

Historiari begira, Zierbenako arrantza-portua txikia zen, eta, batez ere, baxurako arrantzan ziharduten udalerriko marinelei ematen zien zerbitzua. Kristo osteko I. mendean, Pliniok berak aipatu zuen Bizkaiko kostaldeko gune honetan portu txikia zegoela. Edonola ere, Bilboko portutik hurbil dagoenez, zenbait aldiz eraberritu dute. Gaur egun, arrantza-itsasontziak eta kirol-itsasontziak daude bertan, baita itsasontziei zerbitzua ematen dien Pañol eraikina, udalerriko arraun-elkarteko kirol-instalazioak... ere.

Bertako hondartza artifizial txikiak 100 metroko luzera dauka. Udan, zenbait zerbitzu eta ekipamendu daude bertan: dutxak, sorosleak eta hondartzainak, besteak beste. Familia asko eta asko joaten dira hondartza horretara, urak bare-bareak direlako eta portuko taberna zein jatetxe ospetsuetatik hurbil dagoelako.

Bestetik, gaur egun, Zierbenako bizilagun eta bisitari ugarientzako atsedenleku handia da portua, arrain eta itsaskietan oinarritutako sukaldaritza tradizionalaren eskaintza gastronomikoa zabala delako eta aisialdi eta/edo kultur arloko jarduera erakargarri ugari egiten direlako bertan; Itsaskiaren Azoka, esaterako.

Horrez gain, portutik badago Luzero lurmuturrean zehar Area hondartzara heltzen den 11,3 kilometroko ibilbide zirkular txikia egiterik: PR-BI 220 Zierbena. Itsas Zaporea. Horri esker, kostaldeko tarte honetako ikusmira zoragarriak miretsi ahal izango ditugu.
 

Lekupena

Zierbena

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bilbotik ez dago Bizkaibuseko linea zuzenik. Beraz, Muskizeraino joan eta A3335. linea (Sestao-Muskiz) hartu ahal izango dugu bertan edo A3321. linea (Portugalete-Area hondartza-Muskiz). Bestela, A3321. linea hartu ahal izango dugu Portugaleten edo Santurtzin; edo A3335. linea, Sestaon.

ERREPIDETIK
A-8 autopistatik joango gara Santanderrerantz, eta 130. irteera hartuko dugu N-644/Santurtzi/Porturantz. N-634 errepidetik jarraituko dugu Zierbena/Porturantz. Gero, Iparragirre etorbidean zehar joango gara Calero auzoraino; eta, handik, Portu Andra Mariaren kalean zehar, porturaino.

Zierbenako Turismo Bulegoa
Portua auzoa
Erabilera anitzeko eraikina
Tel.: 946 404 974
turismo@zierbena.net

Bizkaiko Portuetako Lurralde Zerbitzua
Elcano 3
48011 Bilbo
Telefonoa: 944 031 321
Telefonoa: 944 031 323

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta