Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Burdin Jaia

Kultura baliabide nabarmenak - Ondare ez-materiala

Ondare ez-materiala

Burdin Jaia 2005. urteaz geroztik egiten da Gallartan, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren eta Bodovalle meategi handiaren alboan. Hartara, meatzaritzako kultura balioesten da, XIX. eta XX. mendeetako Bizkaiko gizartearen garapenean zeresan handia eduki zuen-eta. Orain, bi urtean behin egiten da (urte bakoitietan), eta, bertan, antzinako meategietako giroa zein ogibideak gogoratzen dira, mendietako mea aberastasunaren inguruan garatutako jarduera ekonomikoaren erakusgarri.
Jai horretan, gastronomiako dastapenak, artisautzako saltokiak eta antzerkiko nahiz dantzako ikuskizunak antolatzen dira. Era berean, harri-zulatzaileen lehiaketa ere egiten da. Gaur egun meatzaritzako ogibide hori desagertu bada ere, hamabi talde baino gehiago daude Bizkaian.

Ekitaldia Abanto-Zierbenako Udalak eta Enkartur - Enkarterriko Turismo Elkarteak antolatzen dute batera, baina udalerri osoko kultura, aisialdi eta kirol arloko zenbait elkartek ere parte hartzen dute boluntario moduan.

Lekupena

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren alboan, Gallartan (Abanto-Zierbena)

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko linea hauen bitartez:
- Bilbo-Muskiz linea (A3336 eta A3337) eta Muskiz-Getxo linea (A3338). Gallartako museotik hurbil daude geltokiak.
- Bilbotik, linea zuzena autopistatik (A3340). Gallartako erdialdean dago geltokia.
- A3333 linea, Santurtzitik eta Portugaletetik

Trena: Bilbo-Muskiz C2 lineak Gallarta auzoan dauka geltokia.

ERREPIDETIK

Autopistatik E-70/A-8 autopista hartuko dugu, gero Gallartako irteera hartu eta seinaleak jarraituko ditugu udalerrira iritsi arte.

Bilbotik, errepidetik BI 3756 hartuko dugu Basurtuko Ospitalearen parean. Zorrotza gurutzatuko dugu (Trapagaran-Abanto-Zierbena norabiderantz). Azkenik Abanto-Zierbenako saihesbidea hartu, erdialdea gurutzatu eta kartelak jarraituko ditugu.

Materiala eta estekarak

Harri-zulatzaileei buruzko infografia

Gora

Ulerturta