Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Artxandako funikularra

Kultura baliabide nabarmenak - Kultura interesguneak

Kultura interesguneak

1915eko urrian, lehenengo bidaia egin zuen Bilbo Artxandako ingurunearekin lotzen duen funikularrak. Hiribilduko biztanleak, hain zuzen ere, aisialdiaz gozatzera igotzen ziren bertako patinaje-pistara eta kasinora. Horrez gain, bertan eskaintzen zituzten era guztietako txakolinak ere dastatzen zituzten.

Makineria mendiko trenetan aditua zen enpresa suitzar batek diseinatu zuen, Bilboko funikularrak ia-ia %45eko malda gainditzen duelako 700 metroko ibilbideko zenbait gunetan.

Gainera, Bilboko oraintsuko historiako zenbait gertaera nabariren lekukoa ere izan da: Gerra Zibileko Artxandako bataila, bonbardatu egin zutelako, edo 1983ko uholdeak, Castañoseko geltokia urez gainezka egon zelako.

Gaur egun, oso erakargarria da hiribilduko panoramika onenak lortu nahi dituzten turistentzat. Dena dela, garraiobide jasangarria da, batez ere, eta hiriko erdialdea bertako ingurune berdearekin lotzen du azkar-azkar eta ingurumena errespetatuta.
 

 

 

Lekupena

Bilbo

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
- Autobusa: Bilbobuseko lineak: Castañosera: 11, 22, 26, 71 eta 72. Bizkaibuseko lineak: Castañosera: A3223; eta Artxandara: A3216.
- Metroa: Alde Zaharreko geltokia.
- Trena: Euskotren: Txorierriko lineak Matikon daukan Loruriko geltokia.
Abandoko geltokiko lineak: RENFEko aldirietako C1, C-2 eta C-3.

ERREPIDETIK
Funikular plazako geltokira iristeko, Uribarri auzoan zehar sartuko gara Bilbon. Ondoren, Loruri zeharkalea eta Tiboli hartuko ditugu plazaraino heltzeko.

Artxandan dagoen geltokira iristeko, Artxandatik Egirletara doan errepidea hartuko dugu. Kale horretako 27. zenbakian dago funikularra.
 

 

 

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta