Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Mezpelerrekako Gereziaren Jaia

Kultura baliabide nabarmenak - Ondare ez-materiala

Ondare ez-materiala

Barakaldoko Mezpelerrekako Gereziaren Jaia 2006. urtean berreskuratu zen, oso sustraituta zegoen ospakizuna 1936ko Gerra Zibila amaitu zenean eten ondoren.

 

Jaia ekainaren hasieran egiten da, eta bailarako gerezi-ekoizleek parte hartzen dute bertan. Gerezia bera, hain zuzen ere, Mezpelerrekako fruitu bereizgarriena da. Era berean, nekazaritzako, abeltzaintzako eta artisautzako beste produktu batzuk ere eramaten dituzte baserritarrek. Jai horretan, era guztietako animazio-jarduerak antolatzen dira: dantzak, antzerkia, musika, herri-kirolak, lehiaketa gastronomikoak... Jaia tokiko taldeek antolatzen dute Barakaldoko Udalaren eta Barakaldoko Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroaren (CIHMA) laguntzaz.

 

Gereziak Mezpelerrekako landa-inguruneko iraganaren sinbolo biziak dira. Inork ez daki zehatz-mehatz zergatik dauden hainbat gereziondo bailaran, noiztik dauden eta zergatik ereiten diren. Iraganean, gereziek zeresan handia izan zuten familien ekonomietan, fruitu horren salmenta familien errenten osagarri ekonomiko handia zelako. Gereziak Bilboraino eramaten ziren tranbian, eta, bertan, Erriberako merkatuan nahiz gozotegietan banatzen ziren, oso preziatuak ziren-eta. Gaur egun, etxerako bakarrik bildu eta kontsumitzen badira ere, azokak Bilboko Metropolialdeko Ingurune Berdeko fruitu bereizgarri horri protagonismoa itzultzen dio egun batez.

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Barakaldo KBus hartu beharko dugu erdialdeko geltokiren batean. Udalerritik kanpo etortzean KBus hartu nahi izanez gero, Antsioko metro-geltokian jaitsi eta Euskadi etorbidean hartu beharko dugu.

ERREPIDETIK
Bilbotik, A8 autobidea hartuko dugu Santanderrerantz. Gero, Gurutze-Barakaldorantz jo eta Errekaortu zein Mezpelerrekaranzko saihesbidea hartuko dugu.

Erantsitako agiriak

CIHMA aldizkaria, 1. zenb. (2014) (1,26 MB)

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta