Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Ondiz dorrea

Kultura baliabide nabarmenak - Kultura interesguneak

Kultura interesguneak

Ondiz Dorrea Leioan dago, Elexaldeko muinoaren ekialdeko hegalean, terraza lau txiki baten gainean. Kokaleku pribilegiatu horretatik bere inguruaren, bideen eta Bilboko itsasadarraren zuzeneko kontrola egin zuen iraganean.

Badirudi XVI. mendearen hasierakoa dela, eta dorre-jauregi xume bat bezala eraiki zela, ez dorretxe gisa. Beraz, aurrez aurre dugun eraikina tamaina txikikoa, landakoa eta xumea da. Dorrea eta jatorrizko egituraren zati bat galdu ondoren, badirudi XVII. mendean eraldatu egin zutela eta baserri tradizional bihurtu zutela. Ondorengo mendeetan aldaketa asko egin zizkioten, eta XX. mendea bizitoki-zeregina bertan behera utzi zuen.

Leioako udalak 2010 eta 2013 bitartean zaharberritu egin zuen, gizarte- eta kultura-jardueretarako gune gisa erabiltzeko, eta horregatik, eraikinaren jatorrizko egiturarekin jarraitzea izan zen asmo nagusia. Gaur egun hainbat ekitaldi egiten dira bertan, Leioako elkarte-sarearen zerbitzura egonik.

Bilboko itsasadarraren ikuspegi paregabea eskaintzen du leku horrek.
 

 

Lekupena

Ondiz auzoa, Leioa.

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA

Autobusa: Bizkaibusen A2161 linea eta Leioabus, geltokia Lamiakon izanik.

Metroa: linea, Lamiakon geltokia duena. 30 minutu oinez Ondiz Dorreraino.

ERREPIDETIK

BI-634 errepidetik Leioako udalerria gurutzatzen duen BI-637 errepideraino. Udondorako irteera hartu. Lehen biribilgunean, hirugarren irteera hartu eta arrerantz jarraitu hurrengo biribilgunera iritsi arte, eta bertan Ondiz auzoa – Aldapa parkea dago seinaleztatuta.

Erantsitako agiriak

Defentsarako arkitektura. Euskal Herriko Gazteluak eta Dorre Gotorrak. EJ-GV, 2006. (18,44 MB)

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta