Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Montañoko artadia

Naturagune nabarmenak - Baso autokotonoak eta garrantzi bereziko zuhaitzak

Baso autoktonoak

Montaño mendiko hegoaldeko magalean, Zierbenako Area hondartzaren goiko aldean, Bizkaiko kostaldeko artadi kantauriar bakarrenetakoa dago kokatuta.

Artea magal honetako baldintza zorrotzetara ezin hobeto egokitzen den espeziea da. Bertan, hain zuzen ere, ura azkar-azkar iragazten da, substratua kareharrizkoa delako, malda handi-handia dagoelako eta eguzkiak bete-betean jotzen duelako. Artadiek gure geografiako azalera handiak hartu behar izan zituzten klima-aldiak lehorragoak zirenean, eta harkaitz eguzkitsuetan aurre egin ahal izan zioten klima-aldaketari; Montañon, esaterako.

Baso hau osatzen duten espezie nagusiek sastraka trinko-trinkoa eratzen dutenez, ia-ia ez dago bertan sartzerik. Honako zuhaitz eta zuhaixka espezie hauek nabarmentzen dira bertan: artea (Quercus ilex), abaritza (Quercus coccifera), gartxua (Phillyrea latifolia), gurbitza (Arbutus unedo), karraskila (Rhamnus alaternus) edo ereinotza (Laurus nobilis). Era berean, lianak zein landare igokariak ere badaude; esate baterako, endalaharra (Smilax aspera), arkakarats basatiak (Rosa sempervirens), otxar horia (Rubia peregrina), atxaparra (Lonicera spp)...

Artadira iristeko, Zierbenako PR-BI 120 mendiko ibilbide txikia hartu ahal izango dugu Area hondartzatik edo Kardeo auzotik.
 

Lekupena

Muskiz

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea. A-3321 (Portugalete - Muskiz), A-3335 (Sestao - Muskiz), A-3338 ( Muskiz - Barakaldo - Areeta), A-3336 (Bilbo - Muskiz (Urtuellatik), udan) eta A-3337 (Bilbo - Muskiz (N-634 errepidetik), udan).

ERREPIDETIK
Bilbotik, A-8 autopista hartuko Santanderrerantz, eta Muskiz-La Arena hondartzako irteera hartuko dugu.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Zierbena. Turismo aktiboa

Gora

Ulerturta