Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Ganekogortako kortak

Kultura baliabide nabarmenak - Kultura interesguneak

Kultura interesguneak

Duela 5.000 urte inguru, artzaintza sortu zenean gure mendiak eraldakuntza nabarmena izaten hasi ziren. Gure geografiaren urte-sasoiko klima dela medio, ganaduaren aldizkako lekualdaketak beti izan dira beharrezkoak, ganaduak beti bazka izan zezan. Dirudienez korta horien jatorria urte-sasoiko transhumantzia da, eta beraz baliteke duela milaka urte sortu izatea.

Kortak zirkulu perfektu batean mugatutako lurrak dira, artzaintzarako erabiltzen direnak eta gure lurraldeko mendiko larre nagusiei lotuta daudenak, adibidez Ganekogortakoa. Gune bat zirkulu batean mugatzea nahiko hedatuta dago batez ere artzaintzan, goitik begiratuta naturaz gaindiko beste zerbait diruditen arren. Erdiko puntua harri zentral batekin markatuta egon ohi da, eta harri horren oinarrian gurutze- edo izar-itxurako marka bat agertzen da zenbaitetan, puntu kardinalekin bat etorriz eta mugarri periferikoak non dauden adieraziz.

Ganekogortan korta ugari daude. Batzuk handiagoak eta beste batzuk txikiagoak dira, baina neurri estandar batzuei jarraitzen diete. Udako kortak negukoak baino txikiagoak ziren, gutxi gorabehera 245 metroko diametrokoak, eta urteko hilabete beroenetan erabiltzen ziren. Neguko kortak, 490 metroko diametroa zutenak, hilabete hotzenetan erabiltzen ziren, eta batez ere haranetako eremu baxuenetan zeuden.

Zirkulu horiei euskaraz “korta” edo “gorta” deitzen zaie, eta toponimiak uzten duen arrastoari jarraitzen badiogu, inguru horretan hainbat udalerri eta mendi daude atzizki horrekin. Adibidez, Algorta, Ganekogorta –Gainean dagoen korta–, Gangorta edo Uzkorta.

Denbora igaro ahala korta horietako asko landatu egin dira, baina jatorrizko egitura zirkularrari eutsi diote. Formazio bitxi horiek hurbiletik ezagutu nahi baituzu, PR-BI 100 Meategi eta korten ibilbidea egin dezakezu; ibilbide hori herrigunetik abiatzen da eta Azordoiagara doa, eta hemendik Ganekogorta mediko iparraldeko hegaletik igotzen da. Bilboaldeko Ingurune Berde osoan korta gehien dituen eremua da.

Lekupena

Ganekogorta, Alonsotegi

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA

Autobusa: Bizkaibusen hainbat lineak eramaten gaituzte Alonsotegira (A341, A3342, A3343). Lasaon du geltokia (Alonsotegi). Ibilbidea udaletxe ingurutik abiatzen da.

Trena: FEVE Bilbao-Balmaseda, geltokia Irauregi auzoan izanik. Hemen errepidea gurutzatuko dugu Azordoiagarantz jarraitzeko, San Bartolome elizaren eta udaletxearen albotik igaroz.

ERREPIDETIK:

A-8 autobidetik Kadaguako Korridorean sartu (BI-636) 6. irteera arte, Alonsotegirantz. BI-3651 errepidetik jarraitu herrigunera iritsi arte. Autoa Antolín Plazaren inguruan utzi dateke.
 

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta