Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

San Rokeko Ammoniteak eta koralak

Naturagune nabarmenak - Geologia interesguneak

Geologia interesguneak

Geologia Interesdun Lekuak (GIL), balio geologiko handiko elementuak daude. Euskadin inbentariatutako 150etatik 59 daude Bizkaian; eta haietako bi, Bilbon.

San Rokeko Ammoniteen eta Koralen GIL 133 kareharrizko banda da, eta 3 km inguruko luzera eta 200 metro inguruko ahalmena dauzka. Arrigorriaga eta Bilbo artean dago kokatuta, eta, bertan, Antsola (276 m) zein Uzkorta (322 m) dira gailur adierazgarrienak. Oso berezia da, arrezifeetako fosil asko dituelako, gaur egungo Bizkaia sakonera gutxiko eta ur gardeneko itsasoa zeneko garaiaren erakusgarri (Behe Kretazeoa, 100 inguru milioi urte).

Ur horietan bizi zen fauna oso ugaria zen. Bertan, koralen zein ammoniteen espezie ugari zeuden, fosil-itxurako aztarnak gaur egunera arte iritsi dira, eta GIL honek zedarritutako kareharrien artean daude ikusgai.
 

Lekupena

Bilboko Pagasarriko San Rokeko baselizako ingurunea

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Bertara hurbiltzeko, autobusa hartu ahal izango dugu: Bilbobuseko A8 San Justo-Ametzola linea. Geltoki hurbilena San Justokoa da, eta, bertatik, Pagasarrirantz abiatuko gara Igertuko aparkalekuraino. Bertan, lehendabizi Bolintxurantz jaitsi eta gero Pastorekortarantz igotzen den bidea hartuko dugu. Bide horretan, kareharrizko gailurreria zeharkatuko dugu.

ERREPIDETIK
Bilbotik: Bilboko San Adriango biribilgunean, San Adrian etorbidea hartu eta gorantz egingo dugu Larraskitu errepideko lotuneraino. Gero, aurrera jarraituko dugu, eta, bertan, Pagasarri errepidea hartuko dugu Igertuko aparkalekura iristeko. Autoa Igertuko aparkalekuan utzi eta aurreko idatz-zatian adierazitakoa hartuko dugu kontuan.

Arrigorriagatik: Arrigorriagan, BI-625 errepidea hartuko dugu Laudiorantz. Gero, Abrisketako San Pedro baselizarako saihesbidea hartuko dugu Italcementi Group enpresako instalazioen alboan. Baseliza atzean utzi eta aurrera jarraituko dugu, harik eta Goriko harrobiaren parean errepidea amaitzen den arte. Bertatik, Antsola eta Uzkorta mendietako gailurreriaraino hurbilduko gaituen bidea irtengo da. Une horretan, kareharrizko mole erraldoia izango dugu aurrez aurre.
 

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta