Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Galea lurmuturra-Tunelbokako Numuliteak

Naturagune nabarmenak - Geologia interesguneak

Geologia interesguneak

Geologia Interesdun Lekuak (GIL), balio geologiko handiko elementuak daude. Euskadin inbentariatutako 150etatik 59 daude Bizkaian; eta haietako batzuk, Getxon.

Numuliteen izena latineko “nummulusetik” dator bere formagatik, eta “txanpon txikiak” esan nahi du.

Nummulitidoak zelula bakarreko organismoak dira, kiribil-formako maskorra dute eta Goi Paleozenoan agertu ziren. Haien garapen handiena Eozenoan gertatu bazen ere (orain dela 34-56 milioi urte), gaur egun ere badaude familia horretako espezieak.

Galea lurmutur-Tunelbokako aztarnategiak balio geologiko handia dauka, numulite asko dituelako (bertan, zenbait tamainatako dozena bat espezie baino gehiago aurkitu dira), baita beste foraminifero batzuk ere.

Lekupena

Getxoko Galea lurmuturra-Tunelboka

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Honako hauxe da bertara hurbiltzeko garraio publikoa:
- Metroa: Etxebarri-Plentzia eta Etxebarri-Larrabasterra lineako Berangoko geltokian jaitsiko gara. Gero, bi kilometro egin beharko ditugu oinez Tunelbokaraino.
- Autobusa: Bizkaibuseko A3411 Bilbo-Getxo-Aizkorri lineak geltoki hurbilenera eramango gaitu, eta handik kilometro batera egongo da Tunelboka.

ERREPIDETIK
BI-637 “Avanzadako errepidea” hartuko dugu Getxo/Berango irteeraraino.
 

 

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta