Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Gorrondatxe eta Tunelbokako hondartza Zementatua

Naturagune nabarmenak - Geologia interesguneak

Geologia interesguneak

Geologia Interesdun Lekuak (GIL), balio geologiko handiko elementuak daude. Euskadin inbentariatutako 150etatik 59 daude Bizkaian; eta haietako batzuk, Getxon.

Gorrondatxe Hondartza Zementatuaren eta Tunelbokaren 96n, interes geologiko handiko mareetako jalkin-meta dago. Itsas eremuetan ezaugarri bereizgarria den prozesuari esker, aragonitoak zementatutako material hareatsuak dira, hain zuzen ere. Erdi sendotutako haitz horietan, beiraren eta eraikuntzako adreiluen aztarnak ere badaudenez, tamaina aldagarriko jalkinen nahasketa eratu da.

Hasiera batean, jatorri bolkanikoko materiala zela uste izan zuten kolore iluna zuelako, baina gaur egun argi dago oraintsukoa dela, XX. mendearen hasierakoa, hain zuzen ere. Garai horretan, tokiko burdingintzak galdaketako zepak isurtzen zituen itsasora, eta karbonato ugari zuten. Urteak joan, urteak etorri, mareetako korronte etengabeen eta olatuen ondorioz, itsasbazterreko tarte horretan jalki ziren. Gaur egun, itsasoaren higadura etengabeak sorrarazitako koska dago ikusgai, eta, bertako metakineko ertzetan, adreilu-zati gorrixkak dira nagusi.

Lekupena

Getxoko Gorrondatxe-Aizkorri hondartza eta Tunelboka senadia

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Honako hauxe da bertara hurbiltzeko garraio publikoa:
- Metroa: Berangoko geltokira iritsi ondoren, 30 minutu egin beharko ditugu oinez.
- Autobusa: Bizkaibuseko A3411 Bilbo-Getxo-Aizkorri lineak geltoki hurbileneraino eramango gaitu, eta hondartzara joateko bide zementatutik 100 metrora dago.
A3451 linea: Bizkaibuseko Areeta-Armintza lineak Berangon dauka geltokia, eta hondartzatik 1,5 km-ra dago.

ERREPIDETIK
BI-637 “Avanzadako errepidea” hartuko dugu Getxo/Berango irteeraraino. Gero, 300 metro egingo ditugu BI-634 errepidetik, eta, biribilgunean, eskuinetara egingo dugu Ormaza estratatik.
 

 

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta