Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Gorrondatxeko Eozenoa

Naturagune nabarmenak - Geologia interesguneak

Geologia interesguneak

Geologia Interesdun Lekuak (GIL), balio geologiko handiko elementuak daude. Euskadin inbentariatutako 150etatik 59 daude Bizkaian; eta haietako batzuk, Getxon.

Gorrondatxe hondartzan azaleratutako materialak flysch jalkipenaren erakusgarri dira, 5 milioi inguru urteko historia biltzen dute (50etik 45 Ma-ra) eta oso leku egokia dira mikrofosilen azterketa paleontologikoak egiteko.

Gorrondatxen ikusgai dauden jalkipenen geruzek munduko artapen oneneko eta osoeneko Estratotipoa eratzen dute (azterketa geologikoetarako muga geokronologikoa eta erreferentziako sekzioa) Lurraren historiako epealdi horretarako (Lutezientsea).

Hori dela eta, 2012an, hori ziurtatzen duen urre-koloreko iltzea (Golden Spike) jarri zen hondartzan. Nazioarteko Estratigrafiako Batzordeak emandako aitorpena da, eta bertako ordezkariak aurton etorri dira bisitan. Izan ere, AEBko trenbideetako obrak nola amaitzen ziren ekarri digu gogora, urre-koloreko iltzea jartzen zutelako bertan.

Lekupena

Getxoko Gorrondatxe-Aizkorri hondartza

Datu interesgarriak

 GARRAIO PUBLIKOA
Honako hauxe da bertara hurbiltzeko garraio publikoa:
- Metroa: Berangoko geltokira iritsi ondoren, 30 minutu egin beharko ditugu oinez.
- Autobusa: Bizkaibuseko A3411 Bilbo-Getxo-Aizkorri lineak geltoki hurbileneraino eramango gaitu, eta hondartzara joateko bide zementatutik 100 metrora dago.
A3451 linea: Bizkaibuseko Areeta-Armintza lineak Berangon dauka geltokia, eta hondartzatik 1,5 km-ra dago.

ERREPIDETIK
BI-637 “Avanzadako errepidea” hartuko dugu Getxo/Berango irteeraraino. Gero, 300 metro egingo ditugu BI-634 errepidetik, eta, biribilgunean, eskuinetara egingo dugu Ormaza estratatik.
 

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta