Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Burbustuko haritz motza

Naturagune nabarmenak - Baso autokotonoak eta garrantzi bereziko zuhaitzak

Baso autoktonoak

Zaratamoko Burbustu auzoan, bisitatu beharreko altxor botaniko isila dago ezkutatuta: Burbustuko haritz motza. Tamaina handiko alea da, 447 cm-ko perimetroa eta 18 metroko altuera ditu-eta.

Inolako zalantzarik gabe, Zaratamoko bizilagun zaharrena da, 400 urte baino gehiago dauzka-eta. Era berean, Bizkaiko zuhaitz zaharrenetakoa ere bada. Hori guztiori dela eta, ale bitxi hori Bizkaiko Zuhaitz Apartekoen katalogoan sartzeko proposamena egin da.

Udalerriko iraganaren erakusgarri da, gaur egun daukan forma egur-ikatz preziatua egiteko egurraren erauzketaren emaitza delako. Egur-ikatz hori, hain zuzen ere, inguruko burdin meategietan erabiltzen zen ostean.

Burbustu auzoko sarreran dago kokatuta, eskuinetara, Atxetako harrobirantz doan errepidearen alboan, hain zuzen ere. Burbustu landa-inguruneko auzoa da, balio handia dauka kulturari zein paisaiari begira eta baserri gutxi batzuk zein Igokundearen baseliza txikia ditu osagai.
 

Lekupena

Burbustu, Zaratamo

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA

Autobusa:
Bizkaibuseko linea bat iristen da Elexalde-Zaratamora (A3622. Bilbo - Basauri - Artunduaga - San Migel). Hobe da Mendietako biribilguneko geltokian jaistea eta, bertatik, Moiordin auzoko industrialderaino oinez joatea. Industrialdearen amaieran, Burbusturako errepidea hasten da (BI-4703).
Bizkaibuseko zenbait linea iristen dira handik hurbil dagoen Arrigorriagara: A2611, A3613, A3641, A3622, A3632 eta A3928.

Trena:
RENFE Aldirietako C-3 lineak Arrigorriagan dituen geltokiak.

ERREPIDEZ
A8 autobidea hartuko dugu Arrigorriagaraino. BI-625 errepidera iritsitakoan, Moiordin auzoko industrialderako saihesbidea hartuko dugu lehendabizi (BI-3702); eta Burbustu auzorakoa (BI-4703), ondoren.
 

Erantsitako agiriak

Bizkaiko basoak. Hariztiak. (3,68 MB)

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta