Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Burdin Hesia

Kultura baliabide nabarmenak - Burdin Hesia

Burdin Hesia

 “Bilboko Defentsa Hurbila" edo “Bilboko Hesia”, hau da, bando frankistak izendatutako “Burdin Hesia”, 1936tik 1937ra Eusko Jaurlaritzaren aginduz eraikitako gotorlekuen lerroa da, eta Bilbo matxinatutako armadaren setiotik defendatzea zuen xede. Babestutako perimetroaren barruan (ehunetik gora kilometro zituen), funtsezko instalazioei eusteko diseinatu zen; Sondikako aireportua eta Zolloko urtegia, esate baterako.
Alberto Montaud teniente koronelak diseinatu eta Pablo Murga zein Alejandro Goicoechea kapitainek zuzendu zuten obra, eta 8.500 langilek parte hartu zuten bertan. Honako osagai hauek zituzten zenbait lerro ziren: eremu estrategikoetan banatutako lubakiak, metrailadore-guneak, alanbradak... 1937ko ekainaren 12an, gudaroste frankistek apurtu zuten Urrusti (Gamiz - Fika) eta Gaztelumendi (Larrabetzu) koten artean. Armada frankistak “Burdin Hesia” izena jarri zion lerro garaituari, bere garaipenaren merezimendua nabarmentzeko asmoz. Izen horrek gaur arte iraun du, eta gizarte osoak erabiltzen du.
Honako udalerri hauetako aztarnak balioetsi dira edo balioesten ari dira: Berango, Gueñes, Larrabetzu, Laudio, Sopela eta Ugao-Miraballes.

Lekupena

Gaur egun, honako udalerri hauetan daude gotorlekuak: Zierbena, Galdames, Gueñes, Laudio, Arrankudiaga-Zollo, Ugao-Miraballes, Zeberio, Galdakao, Larrabetzu, Gamiz-Fika, Mungia, Loiu, Gatika, Laukiz, Getxo, Sopela, Berango eta hesia indartzen duten Urduliz nahiz Barrika.

Datu interesgarriak

Zenbait udalerritatik iritsi ahal izango gara Burdin Hesiaren aztarnetara, baina lehenengo eta behin hobe da Berangoko Burdin Hesiaren Interpretazio Gunea bisitatzea (esteka interesgarriak ikusi).

Erantsitako agiriak

Bilboko Metropolialdeko Ingurune Berdeko Babes Ondarea, CVBM, 2011. (1,84 MB)

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta