Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Etxebarriko ortu ekologikoak

Ekipamenduak - Aisialdirako ortu ekologikoak

Aisialdirako ortu ekologikoak

2013an, Etxebarriko Udalak “Aisialdirako ortu ekologikoak” ekimena jarri zuen abian.

Honako hauexek dira ekimen horren helburuak: batetik, bizilagunentzako elkargunea izatea; bestetik, bizimodu osasungarria sustatzea; eta, azkenik, naturarekiko harremana bultzatzea.

30-50 m2-ko 20 lur-zati dira, eta Presa atsedenlekuan daude kokatuta, kiroldegitik hurbil, hain zuzen ere. Udalerrian adinez nagusia den edozein bizilagunek parte hartu ahal izango du ekimenean. Hala ere, egoera txarragoan dauden biztanleei emango zaie lehentasuna (baztertuak, bazterketa-arriskupean daudenak, langabetuak...). Urtebeterako eskatu arren, hiru urtera arte luzatu ahal izango da lur-zatia erabiltzeko epea.

Aldian-aldian, tailer teoriko praktikoak antolatzen dira, eta, 2015. urteaz geroztik, eskolako ortu ekologikoen programa ere badago abian.

Lekupena

Etxebarri

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Etxebarribuseko 1. lineak metroko geltokiak lotzen ditu udal-kiroldegiarekin.
Autobusa: Etxebarriraino, Bizkaibuseko zenbait linea iristen dira: A2611, A3613, A3622, A3631, A3642, A3911, A3912 eta A3917. A3632 lineak udal-kiroldegiaren ingurura hurbilduko gaitu.
Metroa: Etxebarriko geltokia, L1 eta L2 lineak.
Trena: Euskotren: Etxebarriko geltokia, Bilbo-Donostia linea eta Bilbo-Bermeo.

ERREPIDETIK
Presa atsedenlekuraino iristeko, N-634 errepidea hartuko dugu, eta, Etxebarrira heldutakoan, San Antonio auzorantz joko dugu biribilgunean, udal-kiroldegiaren ingurura iritsi arte.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta