Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Loiuko ortu ekologikoak

Ekipamenduak - Aisialdirako ortu ekologikoak

Aisialdirako ortu ekologikoak

2011. urtean, Loiuko Udalak 58 lur-zati jarri zituen udalerriko biztanleen esku, euren jakintzak partekatzeko, ohitura osasungarriak bultzatzeko eta, nekazaritza ekologikoaren bidez, erabiltzaileen arteko harremanak sustatzeko. Udal-titularitatepeko lur-zatiak dira, eta balio agroekologiko handiko eremuan daude kokatuta.

Lur-zati horietan, nekazaritza ekologikoko “Babesten” metodoa erabiltzen da, eta lurzoruaren zainketa etengabea sustatzen du. Horretarako, materia organikoaz biguntzen da, ez da lantzen eta flora osagarria erabiltzen da, baratzerako onuragarria den fauna erakartzeko asmoz.

Erabiltzaileek bina ortu-maila dituztenez, 58 m2 dauzkate guztira. Lursailaren gaineratikoan, ordea, honako hauxe dago kokatuta: erabilera anitzeko eraikina; birziklapenerako zein konpostgintzarako gunea; putzua; tokiko haritzen, hurritzen, gaztainondoen eta intxaurrondoen sailak; kiwien saila; sagarrondoen saila; eta ibaiko flora biziberritzeko gunea.

Ortu ekologiko horiek abian jartzea Txorierriko udalerri honetako Tokiko Agenda 21en zehaztutako helburuetakoa zen.

Lekupena

Loiu

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA:
Autobusa: Bizkaibuseko A2153 eta A3225 lineek geltokia dute Elizondo bidetik hurbil.

ERREPIDETIK:
N-637 errepidea hartuko dugu Asuara iritsi arte. Bertan, BI-604 errepidea hartuko dugu lehendabizi; eta, ondoren, Loiurantz doan BI-2704 errepidea, Elizondo bidera heldu arte.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta