Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Pastorekortako pagoak

Naturagune nabarmenak - Baso autokotonoak eta garrantzi bereziko zuhaitzak

Baso autoktonoak

Pastorekorta mendiko iparraldeko mendi-hegalaren eta Ansola-Uzkortako kareharrizko gailur-lerroaren artean (Bilboren eta Arrigorriagaren artean), pagadi txiki bat dago (Fagus sylvatica). Garai batean, zuhaitz nagusia pagoa izan zen inguru horretan: Pagasarri izenak berak pago asko zegoen lekua adierazten digu.

Pagoak (Fagus sylvatica L.) zuhaitz hostoerorkorrak dira, eta 300 urte baino gehiago izan ditzakete. Bizkaian, eremu hezeetan ikus dezakegu, 600 m-tik gorako altitudean.

Pagadi horretako pagoetako bat intereseko zuhaitzen zerrendan txertatu zen 2008an onartutako Pagasarriko Plan Berezian, bere planta eta dotoreziagatik. Inguruan, halaber, oso ongi kontserbatutako artadi natural bat eta harizti txiki bat ikus ditzakegu, Pagasarriko balio paisajistiko eta naturalistikorik handieneko eremuetako batean, hain zuzen ere.
 

Lekupena

Bilbo, Arrigorriaga

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA

Autobusa:
Pastorekortako pagadira oinez baino ezin da iritsi; hurbiltzeko, autobusa eta trena erabil daitezke.

Bilbobusen hainbat linea erabil daitezke. Igertutik (Bilbo) hurbilen daudenak: Bilbobus, 76. linea (Iberdrolaraino) eta A8 linea (Ametzola-San Justo). Buiara (Bilbo): 50. linea.
Bizkaibusek hainbat linea ditu Arrigorriagaraino: A3632, A3622, A3613, A3918, A3641, A2611, A3919, A3920, A3928 eta A3929
Trena: Renfe Aldiriak Bilbora (Ametzola) eta Arrigorriagara.

ERREPIDETIK

Pastorekortako pagadira oinez baino ezin da iritsi; autoz hurbiltzeko, Bilbotik eta Arrigorriagatik abia gaitezke.

Igertutik (Bilbo): Igertuko aparkalekuraino iristeko, Zabalburu plazatik Juan de Garay kalean zehar igoko gara San Adrianerantz, eta autobidearen gaineko zubia gurutzatuko dugu. Gero, Iberdrolako eraikinaren ezkerraldetik egingo dugu gorantz, eta Pagasarriko bidea hartuko dugu Igerturaino. Igertutik, Bilboko GR 228 bidea ere basotik oso hurbil igarotzen da.

Buiatik (Bilbo): Bilboko erdialdetik Abusu auzora jo behar da Zamakola kaletik. Biribilduan, eskuineko lehen irteera hartu behar da. Ondoren, BI-3723 errepidetik jarraitu behar da Buiarantz. Buiatik, Bolintxu errekaren ibilguari jarraituta, mendi-lepora igotzen den bidea hartu behar da. Halaber, Seberetxera igotzeko eskailerak har daitezke, eta, bertatik, Artxondoko harrobi zaharrera iristen den bidea hartu. Harrobiaren gainean dago pagadia.

Arrigorriagatik: Bilbotik, A-8 autobidea utzi eta A-68 autobidea hartu behar da Arrigorriagako irteeraraino. Ondoren, Arrigorriagako Goriko auzotik abiatzen den errepidearen amaieran kokatutako aparkalekutik gora egin behar da oinez.
 

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta