Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Basauri- Arrigorriaga Bidegorria

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Bidegorrien sarea

Bidegorri (Bizikleta bide)

Arrigorriaga eta Basauriko udalerriak Nerbioi ibaiaren bi aldeetatik lotzen dituen bidegorri berri bat da, 5 kilometro inguruko luzera duena. Ibilbidea atsegina eta erraza da, eta Nerbioi ibaiak bi udalerri horiek zeharkatzean uzten duen berdetasuna ikusteko aukera eskaintzen du.
Bidegorria Arrigorriagan hasten da, kiroldegiaren ondoan, eta, ibaiaren ezkerraldetik, Lapatza industriagunera iristen da. Industriaguneak atzean utzi ondoren, Aita Aureliano Landeta zabalgunearekin egingo dugu topo, Garbigunearen ondoan. Ondoren, Mercabilbaoko industriaguneak ikusiko ditugu gure eskuinean. Puntu honetan, bidegorriak zubitik jarraituko du, eta, beraz, Nerbioi ibaia zeharkatuko dugu. Ondoren, Artunduaga kiroldegiraino jarraituko dugu bidegorritik, Fleming doktorearen kaleko zubia zeharkatuko dugu, eta Soloarte parkera iritsiko gara. Bertan amaitzen da bidegorria.
Lapatza industriagunea eta Lonboko eremua lotzen dituen pasealekuaren zati bat duela gutxi birgaitu da. Zehazki, argiak, baranda, eserlekuak, paperontziak, hormigoizko zorua eta aglomeratu asfaltiko gorria ipini dira.
Bidegorriaren helburua ingurune naturalaz eta mugikortasun jasangarriaz gozatzeko aukera sustatzea eta bi udalerrien arteko loturak estutzea da.

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA

Autobusa:
Bizkaibusen linea askok lotzen dute Bilbo Arrigorriagarekin eta Basaurirekin.

Trena, metroa, tranbia eta funikularra:
Renfe Aldiriak: 3. linea, Abando-Urduña; Basaurira zein Arrigorriagara iristen da.
Euskotren; Arizen du geralekua, Basaurin.

ERREPIDETIK:

Hiri-aparkaleku ugari Basaurin eta Arrigorriagan.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta