Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Bilboko ortu ekologikoak

Ekipamenduak - Aisialdirako ortu ekologikoak

Aisialdirako ortu ekologikoak

Bilboko Udalak 23 lurzati eskaini ditu Errekalden, San Antonio parkearen ondoan, nahi duten herritarrek hiri-baratze gisa erabili ahal izan ditzaten. Lurzati bakoitza 40 metro koadro ingurukoa da, eta gune komun estali bat dauka biltegi gisa erabiltzeko. Bertan, lanabesak uzteko tokia eta armairuak daude. Zozketa ireki bat egin da lurzatiak esleitzeko, eta lurzatiak bi urterako esleitu dira. Zozketa egiteko, hainbat kolektibori zuzendutako loteak prestatu dira. Zehazki, bederatzi lurzati Errekalde auzoko biztanleentzat prestatu dira, bost lurzati auzoko familientzat, lau langabeentzat, bi auzoko irabazi-asmorik gabeko elkarteentzat, bi desgaituentzat eta beste bat Bilboko irabazi-asmorik gabeko elkarte batentzat.
Errekalde auzoan urtebeteko esperientzia pilotua gauzatu ondoren, Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzuetako Sailak beste auzo batzuetara zabaldu nahi du ekimena (Otxarkoagara edo Uribarrira, adibidez).

Esleipendunek ingurunea mantentzeko zereginetan lagunduko dute, eta dinamizazio-jarduerak egingo dituzte. Adibidez, Eskolako Agenda 21eko ikasleei ingurumen-balioak zabaltzen lagunduko diete.
Ekimena Bilboko Udaleko Obretako Sailak bultzatutako “Auzoko bihotza” proiektuaren barruan kokatuta dago, eta herritarren bizi-kalitatea hobetzea eta auzoan aisiagune berri bat sortzea du helburu.

Lekupena

Bilbo

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bilbobus, 76. linea.

ERREPIDETIK:
Aluzetabidetik abiatu behar da Errekaldera. Aparkalekua La Roseta futbol-zelaiaren ondoan dago.

Materiala eta estekarak

Bilboko Udala, albisteak

Gora

Ulerturta