Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Algortako portu zaharra

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Portuak

Portuak

Arrantzaleen auzo bitxi bezain ederra da, eta bere fisonomiari eutsi dio urteen joan-etorrian. Auzoa kostalderaino hedatzen da, eta malda aldapatsuan behera egiten du. Bertako etxeak euskal kostaldeko beste arrantza-herri batzuetakoak bezalakoak dira, hau da, zuriak dira, xehetasun berde, urdin edo gorriak dituzte eta ez dute altuera handirik.

Behinola, auzoko biztanleek itsasoarekin lotutako jardueretan bakarrik lan egiten bazuten ere (arrantza, merkataritza eta portuko gidaritza), gaur egun Algortako Portu Zaharra leku ezin hobea da irteteko, osteratxoak egiteko, pintxoak jateko edo sukaldaritza tradizional ona dastatzeko. Horrez gain, itsasoko ikusmira ederrez gozatzeko aukera ere emango digu kostalde getxotarreko txoko ezin atseginago honek. Izan ere, gaur egun baxurako bi itsasontzi baino ez daude abian.

Bestetik, Usategi parkeko hormetan, formazio geologiko deigarriak daude ikusgai, eta interes geoturistikoko gunea dira: Algortako hareharriak. “Taffoniez” eta “abaraskez” ari gara. Hain zuzen ere, uraren eta haizearen higaduraren ondorioz hareharrian sortutako formazio zoragarriak dira.
 

Lekupena

Getxo

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko linea bat dago: A3451 Areeta-Armintza, eta Algortako etorbidea 47n eta 59n dauka geltokia.

Metroa: Algortako geltokia.

ERREPIDETIK
A-8 autopistan, Leioa/Getxo irteera hartuko dugu. BI-637 errepidetik jarraituko dugu Leioa/Getxo/Plentziarantz, harik eta Getxora heldu arte. Biribilgunean, 2. irteera hartuko dugu Asua-Avanzadarantz. Eskuinetara egingo dugu Zugatzarte hiribidean zehar. Auzoaren beheko aldean, portuaren alboan aparkatzeko, Ereaga Kaia kalearen amaieran dagoen aparkalekuraino joan beharko gara.

Bizkaiko Portuetako Lurralde Zerbitzua
Elcano 3
48011 Bilbo
Telefonoa: 944 031 321
Telefonoa: 944 031 323 

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta