Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Abra Itsas Kirol Errege Kluba - Sporting Errege Kluba

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Portuak

Portuak

Abrako Itsas Elkartea-Real Sporting portua Getxon dago kokatuta, Areetako hondartzaren alboan, eta 300 kirol-itsasontzi amarratzeko pantalan daude bertan.

Zenbait zerbitzu eta ekipamendu daude bertan; esate baterako, ura, argia, wifia, garabiak, konponketa eta garbiketarako zerbitzua, erregai-hornikuntza eta nautikako zenbait denda. Horrez gain, Jose Luis de Ugarte bela-eskola ere badago bertan kokatuta.

Bestetik, udalerriko erdialdetik hurbil dagoenez, era guztietako zerbitzuak eta komunikazioak ditu inguruan.

Abrako Itsas Elkartea-Real Sporting Club ehunetik gora urteko elkartea da, bi elkarte nautikok bat egitean sortu zen. Bere jarduera nagusia bela bada ere, beste era bateko jarduerak ere garatzen dituzte elkarteak daukan 5.000 m2-ko azaleran: dantzaldiak, kirol-ekitaldiak...

Lekupena

Getxo

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea daude Bilbotik: A3414 Bilbo-Getxo (Artxandako tuneletatik) eta A3411 (Bilbo-Getxo).
Metroa: Gobelako geltokia.

ERREPIDETIK
A-8 autopistan, Leioa/Getxotik irtengo gara. BI-637 errepidetik jarraituko dugu Leioa/Getxo/Plentziarantz, harik eta Getxora iritsi arte.

Bizkaiko Portuetako Lurralde Zerbitzua
Elcano 3
48011 Bilbo
Telefonoa: 944 031 321
Telefonoa: 944 031 323

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta