Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Andra Mari eliza

Kultura baliabide nabarmenak - Kultura interesguneak

Kultura interesguneak

XIII. mendean eraiki zute eta litekeena da, Galdakao udalerriko eraikinik zaharrena izatea. Hain zuzen ere, gotikoaren lehen adierazpenetakoa da Bizkaian, eta monumentu historiko eta artistiko moduan dago katalogatuta.

Andra Mari eliza Gangurengo Santa Marina eliza ordezkatzeko eraiki zuten, eta, ondoren, XVI. mendean berreraiki zuten. Beraz, Erdi Aroko eta Errenazimenduko zenbait ezaugarri agertuko dira nahastuta eraikin berean. Bi tarteko habearte estua lehen eraikuntzakoa da, eta kapiteldun zutabe faszikularren bidez eutsitako harrizko ganga dauka. Kapitelik gabeko zutabe biribilen bitartez eutsitako beste hiru habearte, ordea, berriagoak dira. Era berean, beste elementu batzuek ere badute bereizkuntza estilistiko hori. Bestetik, gotikoranzko estilo erromanikoa eta giza irudiak dauzkan portada XII.-XIII. mendeetakoa da, baita kanpaia edo Andra Mariaren taila ere. Erretaula nagusia, ostera, errenazentista da, egurrean dago zizelkatuta, urre-kolorez dago apainduta eta polikromatua da.

Eraikinaren kanpoko aldean, Andra Mariranzko erromesaldietarako antzinako bideetako alboetan zeuden hamalau gurutzeetatik lau zutik daude oraindik. Bertan, hain zuzen ere, eliztarrek geldialdia egiten zuten arrosarioa esateko.
 

Lekupena

Galdakao

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko A3621. linea Elexalderaino (ordutegi mugatuak). Erdialdetik, zenbait linea daude Bizkaiko hainbat lekutatik.

Trena: Euskotreneko Zuhatzuko geltokia, periferian.

Metroa: Juan Bautista Uriarte kaletik Basauriraino doan autobusa.

ERREPIDETIK
A-8 autopistatik (Donostiarantz) Elexalde auzoraino iristeko, 107. irteera hartuko dugu. Ondoren, udaletxerantz egingo dugu ezkerretara. Udaletxearen parean, ezkerretara jo eta, hurrengo biribilgunean, gorantz egingo dugu hilerrirantz.
A-8 autopistatik (Bilborantz) Elexalde auzoraino iristeko, 105. irteera hartu eta Bilborantz jarraituko dugu N-634 errepidetik. Gero, erdialdean sartuko gara suhiltzaileen antzinako postutik, eta, biribilgunean, eskuinetara egingo dugu hilerrirantz.

Erantsitako agiriak

Andra Mari eliza. Bizkaiko ondarea (92,09 KB)

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta