Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Arrizuriaga mendia

Naturagune nabarmenak - Gailur nabarmenak

Gailur nabarmenak

Arrizuriaga 326 metroko menditxoa da, eta Erletxeta zein Larrabetzu artean dago kokatuta, Txispamendiko ekialdean. Izan ere, Bizkargi mendiguneko luzapena omen da. Era berean, Arrizurigana ere esaten diote, eta bertako gailurra Amorebieta-Etxano, Galdakao eta Larrabetzuko udalerrietako mugen arteko elkargunea da. Goiko aldean, harrizko gurutzea eta aurpegiaren itxurako postontzi bitxia daude kokatuta. Gailur txiki hau puntuagarria da Ehun Mendien Lehiaketan, eta, horren ondorioz, Euskal Herriko Mendien Katalogoan agertzen da. Mendiaren inguruan, gainera, pinudi trinkoa dagoenez, gaur egun ez dago bertatik inolako ikusmira panoramikorik miresterik.

Mendian gora egiteko, Erletxetako industrialdea hartu ahal izango dugu abiapuntutzat. Bertatik, ordubeteko joan-etorria izango dugu gutxi gorabehera; eta, Larrabetzuko plazatik irtenez gero, pare bat ordukoa, itzulera ere kontuan hartuta.

 

Lekupena

Larrabetzu, Galdakao

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: zenbait lekutan gelditzen diren autobus-lineak: Erletxetan (A3513 eta A3523 Bilbo-Lekeitio, A3631 Bilbo-Galdakao-Larrabetzu) eta Larrabetzun (A3631 Bilbo-Galdakao-Larrabetzu, A3223 Bilbo-Zamudio-Larrabetzu, A2151 Areeta-Larrabetzu).

ERREPIDETIK
Erletxetako industrialderaino iristeko, A-8ko 104. irteera hartu eta N-637 errepidetik jarraituko dugu (Txorierriko barnebidea). Bertan, N-240 errepideko 27. irteera hartuko dugu Bilborantz, eta, Erletxeko biribilgunea baino lehen, ezkerretara egingo dugu industrialderantz.
Larrabetzuko udalerrira iristeko, N-637 errepideko 27. irteera hartu (Txorierriko barnebidea) eta BI-2713 errepidetik jarraituko dugu Larrabetzurantz.

Materiala eta estekarak

Bizkaiko gailurren zerrenda

Gora

Ulerturta