Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Muñatones gaztelua

Kultura baliabide nabarmenak - Kultura interesguneak

Kultura interesguneak

Barbadun ibaiko erriberan dago kokatuta, eta, XV. mendearen erdialdean, Lope García de Salazarrek berreraiki zuen Juan López de Salazar arbasoak 1256an eraikitako gotorleku-dorrearen gainean. Gotorleku-itxurako eraikin gotikoa da, eta dorre nagusia, harresi bikoitza, alboetako dorreak eta zanga dauzka.

Kanpoko harresien sistemari esker, gaztelutzat hartu daitekeen dorre bakarra da Bizkaian. Horrez gain, oso-oso nabaria ere bada, Bizkaiko leinu handienetakoa izandako Salazar de San Martíndarren egoitza zelako eta Lope García de Salazar bandokide zein historialariarekin lotuta zegoelako.

Lopek gaztelua berreraiki zuen, eta, bere seme Juan Mairuaren aginduz, barruan egon zen preso bere bizitzako azken zatian. Nahitaezko presoaldi horri esker, “Bienandanzas y Fortunas” kronika idatzi zuen, eta iturri ezin hobea izan da Euskadiko bandoen arteko gerren nondik norakoak ezagutzeko.

1944. urtean, Monumentu Nazional izendatu zuten, aurrez aurre dagoen jauregi klasizistarekin batera.
 

Lekupena

Muskiz

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea: A3321 (Portugalete - Area hondartza - Muskiz), A3323 (Portugalete - Galdames), A3334 (Santurtzi - Balmaseda), A3335 (Muskiz - Sestao), A3336 (Muskiz - Bilbo, Urtuellatik), A3337 (Muskiz - Bilbo, N-634 errepidetik), A3338 (Muskiz - Barakaldo - Areeta) eta A3340 (Muskiz - Abanto Zierbena, autopistatik).

Trena: Renfe konpainiako C-2. lineak (Bilbo-Muskiz) geltokia dauka udalerrian.

ERREPIDETIK
A-8 autobidean, Santanderrerantz goazela, «Zierbena-Gallarta» irteera hartuko dugu. Gallartarantz jarraitu eta Carrerasera helduko gara; eta, ondoren, Muskizera.

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta