Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Ganguren mendia

Naturagune nabarmenak - Gailur nabarmenak

Gailur nabarmenak

Gangurengo mendizerrari Santa Marina ere esaten dio jendeak, antzina bertako magaletan zegoen baselizagatik. Basauriko eta Galdakaoko hiriguneetako iparraldean dago kokatuta, eta Txorierriko bailaratik banatzen ditu. Mendizerra hau, San Bernabe mendian hasi eta Kukusbururaino iristen bada ere, kota garaienak ematen dio izena, Ganguren mendiak, alegia. Hain zuzen ere, 474 metro ditu, eta inguruko mendi adierazgarrienetakoa da. Galdakaoko Mendizale Elkarteak ere izen bera hartu du, udalerriko elementu bereizgarrienetakoa da-eta.

Ganguren mendian, hainbat antena daudenez, erreferentziatzat hartuko dugu edozein gune hurbiletik zein den jakiteko. Horrez gain, bitxia bada ere, antena horietako etxoletako baten gainean jarrita dago erpin geodesikoa. Hori dela eta, gailurreko postontzi txikia metro batzuk beherago dago kokatuta, atseden-leku moduan erabiltzen den harriaren gainean. Harri horretara joateko, bidezidor estua hartu beharko dugu. Bertatik, ikusmira bikainak miretsi ahal izango ditugu: Abra, kostalde kantauriarra eta Durangaldeko mendiak.

Mendizerra osatzen duen mendilerroan zehar, bunkerren eta metrailadore-hobien aztarnak aurkituko ditugu. Gainera, jende guztiak gerra zibilean eraiki zituztela uste duen arren, ondoren egin zituzten P lineako defentsa militar moduan.

Ganguren mendiko magaletan, Iturritxualde, Aranzelai zein Elorritxuetako (El Vivero izenarekin ezaguna) atsedenlekuak daude kokatuta, eta, azkenak, batez ere, inguruko udalerrietako biztanle askoren bisitaldia jasotzen du urtero. Erraz orientatzeko, seinaleak daude mendi-bide nagusietan, eta informazio-panelen zein orientazio-mahaien bidez daude interpretatuta.

 

Lekupena

Galdakao, Zamudio

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Egirleta/Santo Domingorako A3224. linea, Iturritxualde inguruan; eta Artxandako A3216. linea.

Artxandako funikularra (Avril mendirantz eta Gangurenerantz egingo dugu Bilboko GRn zehar)

ERREPIDETIK
Artxanda edo Elorritxuetako (El Vivero) atsedenlekuak Ganguren mendira igotzeko abialeku nagusiak dira. Bertara iristeko, BI-3732 errepidea hartuko dugu Bilbotik (Monte Avril bidea) edo Galdakaotik (Askarri auzoa); edo, bestela, Lezamatik irten eta Gangurenerantz doan saihesbidea edo Galdakaotik (Bengoetxe) irten eta Golf Elkarterantz doan saihesbidea.

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta