Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Montaño mendia

Naturagune nabarmenak - Gailur nabarmenak

Gailur nabarmenak

Altuera nabaririk ez badu ere (319 metro), kostalde gaineko posizio estrategikoa daukanez, Muskizko San Julianeko bailarako eta Barbadungo estuarioko ikusmira zoragarriak eskainiko dizkigu.

Hegoaldeko magalean, gaur egun Bizkaiko kostaldean dauden artadi kantauriar bakarrenetakoa dago kokatuta. Magal horretan bertan, izen bereko auzoa da, eta, hantxe, Behe Erdi Aroko dorretxea ere badago. Hain zuzen ere, Barbadun ibaiko bokalearen eta Muñatones gazteluaren arteko bailaran nagusi zenez, badirudi gazteluaren “aurrerapentxoa” izan zela.

Gailurrera iristeko, Zierbenako PR-BI 120 mendiko ibilbide txikia hartu ahal izango dugu La Arena hondartzatik edo Kardeo auzotik.
 

Lekupena

Zierbena

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea: A-3321 (Portugalete - Muskiz), A-3335 (Sestao - Muskiz) A-3338 (Muskiz - Barakaldo - Areeta), A-3336 (Bilbo - Muskiz, Urtuellatik. Udan), A-3337 (Bilbo - Muskiz, N-634 errepidetik. Udan).

Trena: Bilboko Aldirietako C-2 lineak Muskizen dauka geltokia. Ondoren, oinez jarraituko dugu bidegorritik, eta, ibaiko ibilguaren paretik, hondartzaraino iritsiko gara (4 kilometro, gutxi gorabehera). Udan, autobuseko lotunea dago Muskizko erdialdetik La Arena hondartzaraino.

ERREPIDETIK
Bilbotik, A-8 autopista hartuko Santanderrerantz, eta Muskiz-La Arena hondartzako irteera hartuko dugu.

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta