Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

PR-BI 15 ibilbidea. Arrigorriagako harri gorriak

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Ibilbideak

Ibilbideak

7 kilometroko ibilbide lineal honetan, denboran zehar egin ahal izango dugu bidaia, Arrigorriagako hirigune modernotik abiatu eta iraganaren berri emango diguten lekuetaraino iritsiko garelako: Malmasingo gotorlekua, Finagako San Martin baselizako nekropolia eta Ollargan-Montefuerteko parkeko meatzaritza-jarduerako aztarnak.

Arrigorriagako tren-geltokitik abiatuta, Finaga auzorantz joango gara (Basauri). Bertan, San Martin baseliza dago kokatuta, eta, ondoren, Brisketarantz egingo dugu.

Baserrien artean igaro eta azken etxearen alboan eskuinetara dagoen mendi-bidea hartuko dugu Malmasin bera ekialdetik inguratzeko. Handik metro gutxira, ur-andelaren ondoan ezkerretara dagoen bidezidorra hartuko dugu Malmasin mendiko gailurreraino.

Bidetik jarraituko dugu, eta mendi ertzetik joango gara. Gurearekin bat egingo duten zenbait bidezidor eta bide txiki dauzkaten bidegurutzeak igaroko ditugu. Dorre elektrikoaren parean, gailurra bizkarrean dugula, gailurrean behera datorren bidezidorra ikusiko dugu, eta Montefuerteko parkerantz jarraituko dugu.

Parkean, erretegiak, eserlekuak, jolas-instalazioak eta meatzaritzako aztarnak daude, eta, azken horien artean, honako hauexek nabarmentzen dira: Boluetako Santa Ana etxaldeko aurriak, Diana meategiko baltsa edo Segunda meategiko kiskaltze-labeak.

Ibilbidea Ollargan auzoko tren-geltokian amaituko da, eta, bertara iristeko, trenbidearen gainean oinezkoentzat dagoen pasabidea gurutzatu beharko dugu.
 

Lekupena

Arrigorriaga

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea Arrigorriagaraino: A3632, A3622, A3613, A3918, A3641, A2611, A3919, A3920, 3928 eta 3929.
Eta Bilbobus zenbait linea La Peñaraino (Bilbao): 50. eta 56. lineak.

Metroa: Boluetako geltokia.

Trena: Renfe aldiriak, C-3 linea, (Arrigorriaga, Ollargan) eta Euskotren (Bolueta).

ERREPIDETIK
Bilbotik joanez gero, A-8 autopista utzi eta A-68 hartuko dugu Arrigorriagaraino.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta