Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

PR-BI 16 ibilbidea. Atzoko bideak, gaurko bidaiariak

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Ibilbideak

Ibilbideak

Hona hemen behinola kontrabandistek, esne-saltzaileek edo abeltzainek erabilitako 16 kilometroko mendiko ibilbide zirkular honek eskaintzen diguna: laku lasaiko ertzetik edo haltzadi ederraren gerizpetik osteratxoa egitea, Arrigorriagako udalerrian bere horretan dagoen erromanikoko altxorrak ezagutzea eta xarma bereziko landa-kokalekuak ezagutzea, besteak beste.

Arrigorriagako geltokitik, Kubo auzorantz abiatuko gara, eta, handik gutxira, autopista gainean dagoen zubia gurutzatuko dugu, “Mendikosolobarrena eta Mintegi Parkera” iristeko. Ertzetik doan bidezidorra hartu eta ezkerretara utziko dugu lakua. Gero, Abrisketako San Pedrorantz egingo dugu.

Baseliza erromanikora derrigorrezko bisitaldia egin ondoren, harrobiko mendi-bidea gurutzatuko dugu, basabidera iristeko eta hegoalderantz jotzeko. Kurtzeko zelai kotara heldu ondoren, pinudian barruratuko gara, eta eskuinetara utziko dugu mendi-bidea, gasbidearen paretik Pastorekortara igoko da-eta.

Markio eta Dumutio baserri-auzoetatik igaro ostean, asfaltatutako auzo-bidean behera egingo dugu, harik eta Ugao-Miraballeseko erdialdera iritsi arte.

BI-625 errepidera heltzen garenean, ezkerretara dagoen saihesbideak Iturrigorrialde auzoan zehar eramango gaitu orain dela gutxi balioetsitako eremura. Bertan, hain zuzen ere, gerra zibilean Bilboko Burdin Hesian lekuratutako zenbait bunker eta lubaki daude ikusgai.

Ugaon bertan, zenbait eraikin nabarmentzen dira; esate baterako, Udiarragako baseliza, San Bartolome eliza, udaletxea edo Jane jauregia. Bertan, hain zuzen ere, Historia Ezagutzeko Zentroa dago kokatuta, eta, modu erraz-errazean, hiribilduaren historia ezagutzeko aukera eskainiko digu, sortu zenetik harik eta gaur egunera arte.

Ibilbide zirkular hau amaitzeko, Nerbioi ibaia gurutzatu eta eskuinaldetik jarraituko dugu Martiartu industrialderaino. Bertan, berriro gurutzatuko dugu, berriz ere Arrigorriagako erdialdera heltzeko.
 

Lekupena

Arrigorriaga

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea Arrigorriagaraino edo Ugao-Miraballeseraino: A3632, A3622, A3613, A3918, A3641, A2611, A3919, A3920, A3928 eta A3929.

Trena: Renfe aldiriak. C-3 linea.

ERREPIDETIK
Bilbotik joanez gero, A-8 autopista utzi eta A-68 hartuko dugu Arrigorriagaraino.

Erantsitako agiriak

Gora

Ulerturta