Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

PR-BI 220 ibilbidea. Zierbena. Itsasoko zaporea

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Ibilbideak

Ibilbideak

Hondartzatik mendiraino, PR-BI 220k ibilbidea eskainiko digu Zierbenako udalerrian zehar, paisaiako ikusmira paregabeez eta bertako “Itsas zaporeaz” gozatzeko.

La Arena hondartzaren ondoan dagoen turismo-bulegotik abiatuta, bidegorria hartuko dugu Kardeo bailararantz. Handik gutxira, eskuineko saihesbidea hartuko dugu, Montaño mendiko ipar magalean zehar ur-andeleraino iristeko. Gero, mendigune txikitik jarraituko dugu, harik eta gailurrera doan saihesbide maldatsua aurkitu arte.

Berriro ere, bidegurutzean, mendian behera egingo dugu bidezidor erosoan zehar, harik eta Kardeo auzo ezkutura joateko gurutzatu dugun bidegorrira heldu arte.

Auzo txiki horretatik, La Cuestarako auzo-errepidea hartuko dugu. Bertan, honako elementu hauek egongo dira ikusgai: San Roman eliza, udaletxea eta enkarterriko ohiko zenbait baserri. Hortik aurrera, Luzero lurmuturrerantz igoko gara. Izan ere, kostaldeko talaia zoragarria da, eta zenbait garaitako aztarna militarrak daude bertan.

Kostaldeko ikusmirez gozatu ondoren, hegoaldeko magalean behera egingo dugu Area hondartzaraino, gure ibilbidearen hasiera eta amaiera bertan egongo dira-eta.

La Cuesta auzotik, ibilbide honen adarra dago, eta porturaino eramango gaitu. Bertan, gainera, jolas-instalazioak eta kalitateko ostalaritza-eskaintza ugaria ere badaude eskuragarri.
 

Lekupena

Zierbena

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Auobusa: Bizkaibuseko zenbait linea. A-3321 (Portugalete - Muskiz), A-3335 (Sestao - Muskiz), A-3338 (Muskiz - Barakaldo - Areeta), A-3336 Bilbo - Muskiz Urtuellatik. Udan), A-3337 (Bilbo - Muskiz N-634 errepidetik. Udan).

Trena: Renfeko Bilboko Aldirietako C-2 lineak Muskizen dauka geltokia.

ERREPIDETIK
Bilbotik, A-8 autopista hartuko dugu bertara iristeko Santanderrerantz, eta Muskiz-La Arena hondartzako irteera hartuko dugu.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Zierbena. Turismo aktiboa

Gora

Ulerturta