Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Upo mendia

Naturagune nabarmenak - Gailur nabarmenak

Gailur nabarmenak

 

Galdakao eta Zaratamo arteko mugan, Ugao-Miraballes eta Zeberioko udalerriak lotzen dituen errepideko iparraldean, 567 metroko altuera daukan mendi hau dago kokatuta.

Bertako magaletan, koniferoak dira nagusi, baina, oraindik ere, hostozabalek eratutako basotxoak ere badaude bertan. Euren artean, Upoko pagadia nabarmendu beharra dago. Pagadi horren zati bat Galdakaoko lurretan dago, gainera. Iraganean, zenbait kortabaso egon ziren magal horietan (aldi batean ganadua gordetzeko erabiltzen zuten lur-sail biribil zedarrituak), nahiz eta gaur egun eremu horietan baso-sailak landatu dituzten.

Upo mendiaren gerizpean, atsedenlekua dago kokatuta; eta, alboan, San Segismundo baseliza (Zaratamo eta Zeberioko udalerrietan). Uztailaren erdialdean, meza eta erromeria egiten dira bertan. Gailurraren eta Lekubaso urtegiaren artean, naturaren ikasgela moduan erabiltzeko zaharberritu berri duten Upoko aterpetxea dago kokatuta.

Atsedenlekutik, erraz-erraz igo ahal izango gara gailurrera, baina bertara igotzeko, honako udalerri hauetatik irten ahal izango gara: Arrigorriaga (Moiordin industrialdetik), Usansolo (Lekubaso urtegitik) edo Ugao-Miraballes (Uriondo edo Saldarian auzoetatik).
 

Lekupena

Zaratamo, Galdakao

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea Arrigorriagaraino (Severo Otxoa 13) eta Galdakaoraino (Usansolo).

Trena: Renfe Aldirietako C-3 lineako Arrigorriagako eta Ugao-Miraballeseko geltokiak. Euskotreneko Usansoloko geltokia.

ERREPIDETIK
Arrigorriaga parean, BI-634 errepidea utzi eta Moiordin industrialderako saihesbidea hartuko dugu. Handik 2 kilometrora, harrobia igarotakoan, bihurgune itxi batean, legarrezko mendi-bidea hartuko dugu eskuinetara, Upo (ezkerretarako) eta Artanda (eskuinetara) mendien artean kokatutako leporaino igotzeko. Lepo horren inguruan, “Upoko pagadia” atsedenlekua dago kokatuta, eta, bertatik, erraz-erraz igo ahal izango gara tontorrera.

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta