Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Ganekogortako pagadia

Naturagune nabarmenak - Baso autokotonoak eta garrantzi bereziko zuhaitzak

Baso autoktonoak

Mendi hau Pagasarri-Ganekogorta mendigunean dago kokatuta, Nerbioi-Ibaizabalgo zein Kadaguako bailarak banatzen ditu eta Araba nahiz Bizkaia arteko muga ere bada. Antzina-antzinatik, artzaintzarako lekua izan da, eta euskarazko izenak ere jarduera horrekin du zerikusia, “gailurreko kortabasoa” esan nahi duelako (bazkalekuetarako lur-zati biribil zedarritua). Gaur egun, Bilboaldeko mendizaleentzako atsedenleku nagusia da.

Gure inguruan, 600 metrotik gorako latitudean hazten da pagoa. Gezurra badirudi ere, egindako zenbait azterketa zientifikoren arabera, espezie hori orain dela 4.000 urte baino ez zen iritsi Bizkaiko mendietara, eta oso ondo egokitu zen, gure geografiako magaletako lurzoruen drainaketa onari eta hezetasun atmosferikoari esker. Hezetasun handia eta intsolazio urria behar dituztenez, mendietako iparraldeko isurialdeetan zehar banatzen dira; Ganekogortan, esaterako. Horren ondorioz, ez dituzte beste zuhaitz asko euren inguruan, ezta zuhaixka-substratu gehiegi ere.

Ganekogortara igotzeko seinaledun bi ibilbide izango ditugu aukeran: Igertuko atsedenlekukoa (Bilbo) edo Alonsotegikoa (PR-BI 100 ibilbidean zehar).

Lekupena

Alonsotegi

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bilbobuseko zenbait linea Igerturaino. 76. linea (Iberdrolaraino) eta  A8. linea (Ametzola-San Justo)
Bizkaibuseko zenbait linea Alonsotegiraino: A3342, A3343 eta 3341.

Trena: Feve, Alonsotegiraino. Geltokia: Irauregi

ERREPIDETIK
Igerturaino (Bilbo): Igertuko aparkalekuraino iristeko, Zabalburu plazatik Juan de Garay kalean zehar igoko gara San Adrianerantz, eta autopista gaineko zubia gurutzatuko dugu. Gero, Iberdrolako eraikinaren ezkerraldetik egingo dugu gorantz, eta “Pagasarriko bidea” hartuko dugu Igerturaino.

Alonsotegiraino: A-8 autopistan, Balmasedako irteera hartu eta BI-636 errepidetik jarraituko dugu. Handik gutxira, Alonsotegi/Zorrotzako irteera hartuko dugu.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta