Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Barbadun itsasadarra

Naturagune nabarmenak - Natura 2000 sarea

Natura 2000 sarea

Barbadun ibaia Sopuertan jaiotzen da, Goritza eta Avellaneda edo Bezi ibaiek bat egiten dutenean. Gutxi gorabehera, 15 kilometro egin ondoren, Area hondartzan itsasoratzen da Pobeña ondoan.

Behinola, zenbait burdinola eta errota egon ziren ibai honetan, eta, euren artean, Pobaleko burdinola da ezagunena, zaharberritu ondoren jendearentzat dagoelako zabalik. Inguruan, burdina erauzteko meategi ugari ere bazeuden. Dena dela, beheko ibilguan gertatu dira eraldaketa handienak.

Edonola ere, ibaiko uren kalitatea eta bertako flora nahiz fauna ondo baino hobeto zainduta daude. Hain zuzen ere, Barbadungo padurak eta La Arena hondartzako dunak Natura 2000 Sarearen barruan daude, Europa mailan interesa eta balio ekologiko handia duten habitatak baitaude.

Barbadungo paduretako florari dagokionez, nabarmendu egin beharra dago kostaldeko hareatzetako ohiko bi espezie daudela bertan eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko gune horretan baino ez dituztela aurkitu: Barlia robertiana eta Limonium ovalifolium. Faunari dagokionez, balio handiko gunea ere bada, oso babesleku garrantzitsua delako uretako hegaztientzat.

Area hondartzatik eta Pobeñatik badago paduretara iristerik, eta, bertan, birsorkuntza ekologikoa burutzen ari den eremuari buruzko informazioa dago eskuragarri.

Bestetik, Areako estuarioa ere bada Bizkaiko interes geologikoko guneetakoa.

Bizkaiko kostaldeko kokagune zoragarri honetatik, zenbait ibilbide egin ahal izango ditugu oinez edo bizikletaz: PR-BI 220, GR 123 Bizkaiko bira, Santiago bidea, “Itsaslur pasealekua”...

Lekupena

Muskiz

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobus: Bizkaibuseko zenbait linea (A-3321. Portugalete – Muskiz), A-3335 (Sestao – Muskiz), A-3338 (Muskiz - Barakaldo – Areeta), A-3336 (Bilbo - Muskiz -Urtuellatik- Udan) eta A-3337 (Bilbo - Muskiz -N-634 errepidetik- Udan)

Trena: Bilboko Aldirietako C-2 lineak Muskizen dauka geltokia. Ondoren, oinez jarraituko dugu bidegorritik, eta, ibaiko ibilguaren paretik, hondartzaraino iritsiko gara (4 kilometro, gutxi gorabehera). Udan, autobuseko lotunea dago Muskizko erdialdetik hondartzaraino.

ERREPIDETIK
Bilbotik, A-8 autopista hartuko dugu Santanderrerantz, eta Muskiz-Area hondartzako irteera hartuko dugu.

La Arenako informazio turistikorako gunea:
La Arena hondartza z.g. Muskiz
(udan dago zabalik)
Telefonoak: 685 753 287/ 946 801 356
e-posta: info@enkartur.net

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta