Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Txakolinaren museoa. Mendibile jauregia

Ekipamenduak - Museoak

Museoak

Leioako Txakolinaren Museoa XVII.-XVIII. mendeetako landa-jauregi ederrean dago kokatuta. Eraikin hori oso ondo zaharberritu zuten 2007. urtean, egitura eta estilo errespetatu zituzten-eta. Gaur egun, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturako Kontseilu Arautzailearen egoitza da.

Batetik, museoko instalazioak daude eraikinean, eta, bertan, era guztietako jarduerak antolatzen dira; esate baterako, erakusketak, hitzaldiak, dastaketak... Bestetik, negozio-zentroa ere bada, eta txakolina zein enpresa berriak sustatzea dauka helburu.

Datu interesgarriak:
Erakunde sustatzailea: Mendibile Elkartea, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Aldundiak eta Leioako Udalak osatutakoa
Helbidea: Mendibile 42, Leioa
Telefonoa: 94 607 60 66
e-posta: idazkaritza@mendibilejauregia.com
Ordutegia: Asteartetik igandera: goizez, 11:00-14:00; eta, arratsaldez, 17:00-20:00.
 

Lekupena

Leioa

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bilbotik, Bizkaibuseko linea bakarra dago: A3414 Bilbo-Getxo (Artxandako tuneletatik). San Joanen dago geltokia (kontserbatorioa).

Metroa: Leioako geltokia. Geltokitik, Sabino Arana etorbidea eta Kandelazubieta kalea zeharkatuko ditugu, Iparragirre etorbidera iristeko. Bertatik, Mendibile auzora helduko gara musika-kontserbatoriotik hurbil oinezkoentzat dagoen pasabidean zehar.

ERREPIDETIK
Bilbotik, A-8 autopista hartu eta BI-637 errepidetik jarraituko dugu Leioaraino. Udondorako irteera hartu eta Iparragirre etorbidetik jarraituko dugu. Azkenik, eskuinetara joko dugu Mendibile kalerantz.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta