Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

PR-BI 250 ibilbidea. Uxina zidorra

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Ibilbideak

Ibilbideak

3 km urriko ibilbide zirkular honek Zamudioko Torrelarragoiti industrialdearen alboan dagoen harizti txiki harrigarrira eramango gaitu.

Industrialdeko biribilgunearen ondoan, ibilbideari buruzko informazio-panela eta norabide-baliza daude ikusgai, osteratxorako atondutako bidearen adierazgarri.

Hariztian zehar, harrizko zubi zaharrera iritsiko gara, eta aurrealdeetako batean dagoen inskripzioa Lezama eta Zamudio arteko udal-mugaren erakusgarri da. Gune horretan, Lezamatik Bilbora zihoan antzinako errege-bidearekin bat egingo dugu, eta bertatik jarraituko dugu, harik eta fabrika berriko bigarren zubira iritsi eta zelaietara gurutzatu arte. Gero, oinezkoentzako bideko plataforma egokitutik jarraitu eta, berriro ere, Uxinas errekarantz joko dugu, Bilborako errege-bideko trazatua bertan behera uzteko. Txorierriko barnebideko bide-zubiaren azpitik gurutzatuko dugu erreka, eta legarrezko bidea hartuko dugu, ibaiaren paretik Uxinaserantz joateko.

Uxinas baserriaren aurrean, bide asfaltatutik jarraituko dugu Torrelarragoitirantz, bazkalekuz eta laborantzaz betetako nekazaritza eta abeltzaintza arloko ingurunean zehar. Horrela, bada, industrialdeko biribilgunera iritsiko gara berriro.
 

Lekupena

Zamudio

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibus: A3250

Trena: Euskotren: Bilbo-Lezama linea.

ERREPIDETIK
Bilbotik, Deustuan N-637 errepidea hartuko dugu (Txorierriko barnebidea) Donostiarantz, harik eta Zamudio-Lezama 22. irteerara iritsi arte.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta