Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Gongeda mendia

Naturagune nabarmenak - Gailur nabarmenak

Gailur nabarmenak

Gongeda 659 metroko mendi ederra da, eta Ganekogorta mendigunean dago kokatuta. Era berean, mendigune horretako gutxien bisitatuenetako gailurra ere bada. Postontzi zaharra dago gailurrean, eta, bertatik, Kadagua bailarako ikusmira zoragarriak miretsi ahal izango ditugu, baita beste zenbait mendi ere: Sasiburu, Erreztaleku, Ganekogorta, Galarraga edo Eretza, besteak beste.

Gailurrerantz doazen magaletan, interes natural eta kultural handiko elementuak daude kokatuta, eta, euren artean, honako hauexek nabarmentzen dira: Zamaia meategiko aho harrigarria eta zenbait haritz motz dituen Gongedako hariztia.

Gongedara igotzeko, Alonsotegitik irten ahal izango gara PR-BI 100 mendi-bidean eta PR-BI 100.2. aldaeran zehar, baita La Quadra (Gueñes) zein Zaramillotik ere.

Gongedako lepotik, Pagasarriko elurzuloetarantz eta Ganekogortarantz ere joan ahal izango gara.

Lekupena

Alonsotegi

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea: A3342, A3343 eta A3341. Udaletxearen alboko geltokian.

Trena: Feve (Irauregiko geltokia). Oinez, Erdiko kaletik udaletxearen ondoko Lasaoraino.

ERREPIDETIK
A-8 autopistatik jo eta Balmasedan irtengo gara. Gero, BI-636 errepidea hartu eta handik gutxira utziko dugu Alonsotegi/Zorrotzako irteeran.

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta