Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Argalario Mendia

Naturagune nabarmenak - Gailur nabarmenak

Gailur nabarmenak

Mendi hau Barakaldon kokatuta dago, Gorostizako Bengolea auzoaren goiko aldean, hain zuzen ere. Bere altuera txikia bada ere (521 m), begiratoki paregabea da, barrualdeko zein kostaldeko lur-eremu zabala miresteko. Bertan, honako ikusmira hauek nabarmentzen dira: Abra; Grumeran, Sasiburu zein Ganekogorta mendiak, eta Txorierriko bailarak.

Gailurrean ez dago zuhaitzik, baina mendi-postontzia eta mendizaleen elkarteak jarritako monolitoa daude ikusgai. Horrez gain, albo-alboan, Mendibil mendi hurbileko zelai zabaletaraino heltzen den atsedenlekua dago kokatuta.

Landaretzari dagokionez, txilardi handiak daude, baita azken urteotan hosto galkorreko hostozabalen sailei lekua kendu dieten koniferoen sailak ere. Edonola ere, Argalariotik Burtzakorantz, harizti azidofiloz betetako eremu estali zabala dago ikusgai. Bestetik, bertako magaletan, terrazan antolatutako fruta-arbolen sailak eta baratzeak daude, eta, udaberrian, kolorez betetzen dute mendi hau.

Argalariora igotzeko, Barakaldoko Bengolea auzoan gora egin beharko dugu.
 

Lekupena

Barakaldo

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea: A3136. Bilbo-Gurutzeta-Barakaldo (Errekaortutik), A3144. Bilbo-Gurutzeta-Barakaldo (Ugartetik), A3336. Bilbo-Muskiz (Urtuellatik), A3337. Bilbo-Muskiz (N-634 errepidetik) eta A3139. Barakaldo-Errekaortu.

Metroa: Antsioko geltokitik, BEC inguratu beharko dugu Errekaortu auzoraino. Elizara iritsi baino lehen, ezkerretara egingo dugu, eta N-634 errepidepetik jarraituko dugu bertan atondutako pasabidean zehar. Artez-artez, Gorostizako kiroldegirantz egingo dugu, eta, lehentxeago, eskuinetarantz joko dugu Bengolea auzoan zehar.

ERREPIDETIK
Bilbotik, N-634 errepidea hartuko dugu Barakaldorantz, eta Errekaortu auzoraino eramango gaitu San Inazio kalean. Auzoko elizaren alboan dagoen biribilgunean, bigarren irteera hartuko dugu Mezpelerrekarantz, eta, handik 400 metrora, Bengolea kaleko eskuineko auzo-errepidetik joko dugu. Errepide horrek Argalario mendiaren inguruan kokatutako aparkalekuraino eramango gaitu.

Erantsitako agiriak

Barakaldo. Sare berdearen liburuxka (3,12 MB)

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta