Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Bilboaldeko Akarlanda parkea

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Bilboaldeko parkeak

Bilboaldeko parkeak

Akarlanda Bilboaldeko ingurune berdeko parkeetakoa da. Horrelako parkeen tamaina handi-handia da, eta hiri inguruetan daude kokatuta. Urbanizatu gabeko eremu horietako balio naturalistikoak handiegiak ez badira ere, funtsezko eginkizuna betetzen dute hirien garapenean, inguruko biztanleentzako atsedenlekuak baitira.

Bilboaldeko Akarlanda parkea Unbe gainaren inguruan dago kokatuta, ingurune natural zoragarrian.

XIX. mendearen eta XX. mendearen hasieraren artean, teileria eta harrobi txikia zeuden lur-sail horietan. Bertan, hain zuzen ere, teileria horretan erabiltzeko harria erauzten zuten. Ondoren, atsedenleku moduan atondu zuten eremua.

Gaur egun, ekipamendu eta zerbitzu ugari daude bertan: mahaiak eta eserlekuak, erretegiak, komunak, aparkalekua, umeentzako jolasgunea, taberna... Horrez gain, kirol-instalazioak ere badaude bertan, eta, euren artean, skate-pistak nahiz rokodromoa nabarmentzen dira.

Bestetik, zenbait egokitzapen-lan egin berri dira parkean, elbarriek ere erabili dezaten. Izan ere, ibilbide autogidatuak egin daitezke, eta zenbait interpretazio-panel aurkituko ditugu bertan.

Akarlanda inguruan, honako hauexek ere bisitatu ahal izango ditugu: Martiartu dorrea, Unbeko Andra Maria eta Leioako unibertsitateko arboretuma.
 

Lekupena

Erandio

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Erandiobusa, 2. linea, metroaren ondoan, Astrabuduatik Akarlandara doan autobus-zerbitzua irteten da.
Bizkaibuseko zenbait linea: A3225 (Bilbo-Laukiz), Elorritxuko geltokiraino. Bertatik, oinez joango gara Akarlandako BI-2731 errepidetik ezkerretara. Distantzia: kilometro bat, gutxi gorabehera.
A2322 linea (Bilbo-EHU), Magdalenabideko geltokian. Akarlandako BI-2731 errepidetik joko dugu. Distantzia: 1,3 km.

ERREPIDETIK
Bilbotik irtenez gero, BI-604 errepidea hartuko dugu Fanoraino; eta, ondoren, BI-2704 errepidea, Katea-Loiurantz. Azkenik, BI-2731 errepidetik joango gara Akarlandaraino.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta