Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Martiartu dorrea

Kultura baliabide nabarmenak - Kultura interesguneak

Kultura interesguneak

Martiartu dorrea Erandioko Goierri auzoan dago kokatuta. Gaur egun ere, landa-auzoa da, eta interes kulturaleko zenbait eraikin daude bertan.

Jatorrizko dorrea Martiartutarren leinuak eraiki zuen, eta oparoaldia handi-handia izan zen XIV. mendetik aurrera, mende horretan dorrea bera egin zutelako aginte eta botere ekonomikoaren adierazgarri. XV. mendearen amaieran, bandoen arteko gerretan suntsitu zuten, baina XVI. mendearen hasieran eraiki zuten berriro. Inguruan, XVII. mendeko San Antonio baseliza dago kokatuta. Dorrea Bizkaian dagoen Erdi Aroko dorretxe-adibide onenetakoa da, gainera. Fatxadan bertan, lehoi-itxurako gargola eta leiho gotikoa daude ikusgai.

Martiartura, Leioako erdialdetik joango ahal izango gara oinez, Iparragirre etorbidean zehar (5 km, gutxi gorabehera). Mendibile kalea hartu eta Santsoenatik jarraituko dugu, harik eta Leioan dagoen Euskal Herriko unibertsitateko eraikinen atzeko Unbe-Leioa errepideraino iritsi arte. Errepide horretara heldutakoan, unibertsitateko etorbidean, J.M. Barandiaran institutuaren ondoan dagoen bidea hartuko dugu Martiartu auzora joateko.
 

Lekupena

Erandio

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Erandio busa, 2. linea. Astrabuduako metroaren alboko geltokitik, Martiartu dorreraino.
Bizkaiko zenbait udalerri Leioan dagoen Euskal Herriko Unibertsitatearekin lotzen dituzten Bizkaibuseko linea bereziak. Larunbat eta jaiegunetan, A2314., A2322. eta A2161. lineak baino ez daude abian. Unibertsitate ingurutik, Barandiaran institutuaren alboan dagoen bidetik jarraituko dugu Martiarturaino.


ERREPIDETIK
Bilbotik, Enekuri etorbidea hartuko dugu Deustuan; eta, ondoren, Bilbo-Plentzia errepidea. Asua inguruan, Katea-Loiu etorbidetik jarraituko dugu Akarlandako errepiderantz. Ezkerretara egingo dugu Leioa-Unbe errepiderantz; eta, ostean, eskuinetara, Goierri-Martiartu errepiderantz. Izen bereko kiroldegiaren ondoan dago dorrea.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta