Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

GR Bilbao Ibilbidea

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Ibilbideak

Ibilbideak

Bilboko GR mendiko ibilbideari esker, Bilbo inguruko mendiak zeharkatu ahal izango ditugu 40 km inguruko ibilbide zirkularrean. Bertan, hain zuzen ere, naturako, kulturako eta paisaiako era guztietako baliabideak miretsi ahal izango ditugu, baita jende gehienak goi-goitik sarritan ikusten ez dituen Bilboko ikusmirak ere.

Hona hemen, besteak beste, ibilbidean zehar miretsi ahal izango ditugun elementuak: Artxanda, Avril mendia, Hirumugarrietako trikuharriak, Arbolantxa auzoa, Pontoia (itsasadarra gune horretan bihurtzen da ibai), Bolintxuko baso ezkutua, Zeberitxako jauregi dotorea, Pagasarri ospetsua edo Arraiz, Kobeta zein Altamirako gotorlekuak eta gazteluak.

Osteratxoari esker, Bilboko iraganaren aztarnak eta bere historia ezagutu ahal izango ditugu eta mendiak eurak, gaur egungo berdeguneak bihurtzeko izandako eraldaketa ikusi ahal izango dugu. Gune hauek hiritik hurbil-hurbil natura bizitatzeko aukera ematen diete bilbotarrei, txango azkarra eginik.

Ibilbide zirkular horren osagarri, Bilboko erdialdeko zenbait auzo mendiko ibilbide luzearekin lotzen dituzten ibilbideen sarea ere badago:

1. ibilbidea: Zabalburu-Pastorekorta. Luzera: 7 km
2. ibilbidea: Buia-Pastorekorta. Luzera: 4,34 km
3. ibilbidea: Buia-Igertu. Luzera: 2,95 km
4. ibilbidea: Zabalgarbi-Zaldien Putzua. Luzera: 2,32 km
5. ibilbidea: Errekalde plaza-Arraiz. Luzera: 2,24 km
6. ibilbidea: Errekalde plaza-Gangoiti. Luzera: 3,96 km
7. ibilbidea: Pio XII plaza-Ugasko. Luzera: 1,17 km
8. ibilbidea: Plaza eliptikoa-Trenbide Zaharra. Luzera: 1,83 km
9. ibilbidea: Begoñako basilika-Atxeta bidea. Luzera: 1,18 km
10. ibilbidea: Europa parkea-Santa Marina. Luzera: 3,05 km
11. ibilbidea: Olabeaga-Kobeta parkea. Luzera: 3,26 km
 

Lekupena

Bilbao

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bilbobuseko lineak kontsultatu etaparen arabera.
Telefonoa: 94 479 09 81

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Bilbao.net. Bilboko Ibilbide Luzea

Gora

Ulerturta