Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Goikoelexalde elizatea

Kultura baliabide nabarmenak - Kultura interesguneak

Kultura interesguneak

Elexalde edo Goikoelexalde ez da auzoa bakarrik, Larrabetzu hiribildua bera sortu baino lehenagoko elizatea baizik. Alde juridikoak zeuden elizateko eta hiribilduko bizilagunen artean. Eguraldi ona egiten zuenean, elizako arkupeetan egin ohi zituzten eliztarren batzarrak; edo, bestela, elizan bertan, bertako kaperaren batean, nonbait.

San Emeterio eta San Zeledonio eliza gotikoa XVI. mendekoa da, kanpandorrea eta sakristia geroagoko zabalkuntzetan eraiki bazituzten ere. Habearte bakarreko eta oinplano angeluzuzeneko eraikina da, eta hiru tartetan dago egituratuta. Barruko aldean, XVI. mendearen hasierako erretaula nagusi hispaniar-flandestarra nabarmentzen da, eta, bertan, tenpluari izena ematen dioten santuen bizitzak agertzen dira. Gainera, 1991. urtean egindako zaharberrikuntzan, garrantzi handiko horma-pintura gotikoak azaldu ziren barruko aldean.

Herrixka hau Bizkaiko jaunek edo euren ordezkariek Bilbo eta Bermeo artean zin egiteko zeharkatzen zuten ibilbidearen barruan zegoen kokatuta. Zin egiteko egintza horretan, bizkaitarren askatasunak eta betiko arauak babestuko zituztela agintzen zuten.

Zin egiteko elizatik hurbil, 1574ko gurutze manierista dago, eta Aretxabalganera igotzeko bidea eta Goikoelexalderanzko saihesbidea banatu egiten direla adierazten digu.

Goikoelexaldetik, zenbait osteratxo eman ahal izango ditugu Larrabideak PR-BI 254 mendi-ibilbidean, Uribeko GR 280 mendi-ibilbidean edo Gernika-Lumotik Bilborantz doan kostaldeko Santiago bidean zehar. Landa-inguruneko herrixka txiki honetan, honako hauxe egongo da eskuragarri: aparkalekua, iturria, mahaiak, jolasguneak eta taberna.
 

Lekupena

Larrabetzu

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea, A3631 (Bilbo-Galdakao-Larrabetzu), A3223 (Bilbo-Larrabetzu) eta A2151 (Areeta-Larrabetzu).

Loiuko autobusak: 94 416 62 66

ERREPIDETIK
Bilbotik, Deustuan N-637 errepidea hartu (Txorierriko barnebidea) eta Donostiarantz abiatuko gara Lezama-Larrabetzuko 25. irteeraraino. Larrabetzuko herri-gunea zeharkatu ondoren, Morgarantz egingo dugu BI-2713 errepidetik, harik eta Goikoelexalderaino iritsi arte.

Erantsitako agiriak

Atzoko eta gaurko bideak Bizkaian. 32. fitxa (181,81 KB)

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta