Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Zamudioztarren galtzada

Kultura baliabide nabarmenak - Kultura interesguneak

Kultura interesguneak

Artxanda mendian, kostaldeko Santiago bideko trazatuan bertan, Bilbo eta Bermeo lotzen dituen errege-bideko galtzada honetako lauzak daude ikusgai.

Avril mendiaren inguruan, lauzaduraren aztarnak daude ikusgai, eta, bertatik, bide hau Mallona bidarrietan zehar jaisten zen, Bilboko Donibane plazan dagoen Zamudioko Atarian zehar hiribilduan sartzeko.

Gaur egun, antzinako erromero eta merkatarien urratsak jarraitzen dituzten erromesek erabilitako bidea da. Azken hamarkadotan, kalte handiak izan ditu galtzadak, ibilgailuak inolako kontrolik gabe igarotzen direlako bertatik. Gainera, baldintza klimatologikoek ere izan dute eragina. Dena dela, zorionez, oraindik ere bidezidorreko lauzaduraren zati handi bat dago ikusgai.

Bidea egin nahi izanez gero, Santiago bideko trazatua hartuko dugu Zamudioko San Martin elizatik, edo Egirletako errepidetik sartu ahal izango gara “Merendero León” jatetxearen parean. Horretarako, Santiago bidea hartuko dugu baina alderantzizko norabidean edo Bilboko GR, Avril mendiaren ingururaino. Bertan, seinale batek bere kokapena adierzten digu.
 

Lekupena

Zamudio

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Artxandara:Bizkaibus, A3224 (Oilarra) eta A3216 (Artxanda).
Zamudiora:Bizkaibus: A2151 eta A3223. Arteagako geltokia.

Artxandako funikularra: funikularreko geltokitik Bilboko GR-ren seinaleak hartuko ditugu kontuan, Avril mendirantz joateko eta galtzadan sartzeko.

ERREPIDETIK
Zamudiotik joateko, BI-631 errepidea hartuko dugu Loiuko aireporturantz, harik eta Deriora iritsi arte. Bertan, N-637 errepidea hartuko dugu (Txorierriko barnebidea) Zamudiorantz. Sabino Arana plazaren edo Pinoa industrialdearen inguruan utziko dugu autoa.

Bilbotik joateko, Iturritxualdeko atsedenlekuko aparkalekuraino helduko gara, Monte Avril bideko errepidean dagoen “Merendero León” jatetxearen albora. Bertara iristeko, Otxarkoagatik, Begoñatik edo Artxandatik joan ahal izango gara. Begoñatik joanez gero, Zabalbide kalea hartuko dugu; Otxarkoagatik, BI-631 errepidea, Arbolantzako errepideraino; eta, Artxandatik, Enekuri-Artxanda errepidea, lehenengo; eta Artxanda-Egirleta errepidea, ondoren.

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta