Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Uzkorta, Antsola eta San Rokeko artadiak

Naturagune nabarmenak - Baso autokotonoak eta garrantzi bereziko zuhaitzak

Baso autoktonoak

Antsola, Uzkorta eta San Roke kareharrizko harkaitzetan, jatorri mediterraniarreko baso honen aleak daude ikusgai. Gaur egun, oso artadi kantauriar gutxi daude, eta gure klima hezeko ur-kopuru handia iragazten duen lurzoru arrakalatsuak engainatu ditu.

Pagasarriko magaletako kareharrizko harkaitz horietan esekita dauden artadiak iraganean gure mendietan azalera handiak hartu zituen basoaren aztarna txikia da. Garai hartan, hain zuzen ere, gure klima beroagoa zen.

Artadi horiek ikusteko, Igertuko atsedenlekuan edo Buia auzoan hasten den osteratxoa egin ahal izango dugu.

Buiatik, Seberetxe auzoraino igoko gara, eta, antzinako harrobira doan mendi-bidetik jarraituz gero, goiko aldean artadiz beteta dauden kareharrizko harkaitzen ikusmira zoragarria miretsi ahal izango dugu. Bolintxu errekan behera, ibilbide zirkularra egin ahal izango dugu Buiara itzultzeko.

Igertutik, San Roke baselizaraino igo ahal izango gara edo harkaizpean Bolintxurantz jaisten den bidea hartu.
 

Lekupena

Bilbao

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bilbobuseko  50. linea (Buia-Abusu), 76. linea (Iberdrolaraino) eta A8. linea (Ametzola-San Justo)

ERREPIDETIK
Buiaraino: Bilboko Abusu auzotik, BI-3723 errepidea hartuko dugu Buia auzorantz.

Igerturaino (Bilbo): Igertuko aparkalekuraino iristeko, Zabalburu plazatik Juan de Garay kalean zehar igoko gara San Adrianerantz, eta autopista gaineko zubia gurutzatuko dugu. Gero, Iberdrolako eraikinaren ezkerraldetik egingo dugu gorantz, eta “Pagasarriko bidea” hartuko dugu Igerturaino.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta