Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Iturrietako artadia

Naturagune nabarmenak - Baso autokotonoak eta garrantzi bereziko zuhaitzak

Baso autoktonoak

Landaretza-unitate hau oso-oso mediterraniarra den arren, isurialde kantauriarrean eta babespeko zenbait bailara eta erroitzetan zehar hedatzen da behe-altitudean. Sopelanako udalerrian, hain zuzen ere, artadi horren zenbait orban txiki daude.

Udaletxetik hurbil, artadi kantauriar zaharra dago, eta Iturrieta parkearen barruan dago gaur egun. Bertan, eserlekuak, mahaiak, jolasguneak eta skate-pista daude kokatuta, baita Balea izeneko urmaela ere. Izan ere, izen hori jarri diote bertan dagoen estatuagatik.

Artadi-orban horrek balio ekologiko handia dauka, eta adibide txikia baino ez da, behinola kostaldeko itsaslabarretan edo malda handiko guneetan edo lurzoru karstikoko guneetan zenbat artadi zeuden kontuan hartuta. Gainera, askotan eskeletikoak diren lurzoru lehorretan daude kokatuta leku eguzkitsuetan.

Artadia baso trinko bezain nahasia da, iluna, eta, oso garaia ez bada ere, oso zuhaitz trinkoak, zuhaixkak zein lianak daude bertan.

Baso honetako zuhaitz-espezieak bizikorrak dira, eta flora-elementu mediterraniarrekoak dira. Batzuk egokitu egin dira, garatzen direneko habitateko lehortasunari aurre egiteko: kutikula lodiak (esklerofilia), ileak eta zutoin, adar eta/edo hostoetako arantzak; artadian bezala, espineszentzia txikiak dituelako hostoan. Artearekin batera (Quercus ilex) agertzen diren landare adierazgarrienen artean, honako hauexek nabarmentzen dira: gartxua (Phillyrea latifolia), endalarra (Smilax aspera), arkakaratsa (Rosa sempervirens), txorbeltza (Rhamnus alaternus), gurbitza (Arbutus unedo), erramua (Laurus nobilis), huntza (Hedera helix)...

Habitatei buruzko Zuzentarauaren arabera, baso hauek interes bateratukoak dira.

Antzina, gure lurraldean, artea ikatza lortzeko erabiltzen zen, batez ere; eta bere fruitua, ezkurra, aziendari jaten emateko.

Sopelanako metro-geltokitik oinez iritsi ahal izango gara artadi honetara, Bidebieta eta Sabino Arana kaleetan zehar.

Lekupena

Sopela

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko honako linea hauek iristen dira Sopelanaraino: A3531 eta A3451.

Metroa: Sopelanako geltokia.

ERREPIDETIK
BI-637 errepidea hartuko dugu Getxoraino, eta BI-634 errepidetik jarraituko dugu. Sopelanara heldutakoan, Loiola Ander Deuna kalea hartu eta, biribilgunean, lehenengo kaletik irtengo gara. Sabino Arana kaletik jarraituko dugu, harik eta parke ingurura iritsi arte.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Euskadi turismo. Sopelana

Gora

Ulerturta