Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Gangureneko urkidiak

Naturagune nabarmenak - Baso autokotonoak eta garrantzi bereziko zuhaitzak

Baso autoktonoak

Ganguren mendiko ipar magalean, Galdakao eta Lezama arteko mugetan, urkidi txikiak daude oso sakabanatuta.

Urkia (Betula genero) zuhaitz hostoerorkorra da, eta 20-30 metroko altuera ere izan dezake. Adaburu konikoa dauka eta oso hosto gutxi. Dena dela, inolako zalantzarik gabe, enborra da bere ezaugarri bereizgarriena, zuria da-eta.

Zuhaitz horiek ikustean, ageri-agerikoa da basoa bere antzinako jabariak berriro kolonizatzen hasi dela. Izan ere, urkia zuhaitz aitzindaria da, eta berehala kolonizatzen ditu bertan behera utzitako lur-sailak eta suteen, eraispenen edo gehiegizko mozketen ondorioz sortutako baso-soilguneak. Era berean, sakabanatutako basotxoak ere eratu ohi ditu zohikaztegi eta mendiko erreketako ertzetan.

 

Lekupena

Galdakao, Lezama

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Egirleta/Santo Domingorako A3224. linea, Iturritxualde inguruan; eta Artxandako A3216. linea.

Artxandako funikularra. Avril mendirantz eta Gangurenerantz egingo dugu Bilboko GRn zehar.

ERREPIDETIK
Artxanda edo Elorritxuetako (El Vivero) atsedenlekuak Ganguren mendira igotzeko abialeku nagusiak dira. Bertara iristeko, BI-3732 errepidea hartuko dugu Bilbotik (Monte Avril bidea) edo Galdakaotik (Askarri auzoa); edo, bestela, Lezamatik irten eta Gangurenerantz doan saihesbidea edo Galdakaotik (Bengoetxe) irten eta Golf Elkarterantz doan saihesbidea.

Erantsitako agiriak

Bizkaiko basoak. Urkia (227,45 KB)

Materiala eta estekarak

Itelazpi – Ganguren

Gora

Ulerturta