Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

PR-BI 254 ibilbidea. Larrabideak

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Ibilbideak

Ibilbideak

11 inguru kilometroko ibilbide zirkular hau Larrebetzuko udalerriko erdialde nagusitik abiatzen da, eta bertako kultura, paisaia eta naturako zenbait elementu erakargarri ezagutzeko aukera eskainiko digu.

Hiribilduko plazatik, Basaras auzorantz abiatu eta Belarrinagarantz egingo dugu gero. Baserriek osatutako kokaleku txiki horretatik igaro ondoren, Goikoelexaldeko elizaterantz joango gara. San Emeterio eta San Zeledonio eliza zin egiteko ibilbideko mugarrietakoa izan zen, eta Bizkaiko jaunek ibilbide hori zeharkatzen zuten, bizkaitarren foruak zin egitera zihoazenean.

Goikoelexaldetik, Ugalde auzorantz joango gara, eta, gero, bide estu bezain zaharrean gora egingo dugu Zarandoarantz. Bertan, edertasun handiko bao monolitiko prerromanikoa daukan baseliza dago oraindik. Gaztelumendiko gailurretik hurbil igaro ostean, Gaztelu eta Loroño auzoetarantz jaitsiko gara, eta San Bartolome baselizaren ondotik igaroko gara, plazako abialekura iritsi baino lehen.
 

Lekupena

Larrabetzu

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Bizkaibuseko zenbait linea: A3631 (Bilbo-Galdakao-Larrabetzu), A3223 (Bilbo-Larrabetzu) eta A2151 (Areeta-Larrabetzu).

Loiuko autobusak: 94 416 62 66

ERREPIDETIK
Bilbotik, Deustuan N-637 errepidea hartuko dugu (Txorierriko barnebidea) Donostiarantz, harik eta Zamudio-Lezama 25. irteerara iritsi arte.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta