Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Aixerrota-La Galea bidegorria

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Bidegorrien sarea

Bidegorri (Bizikleta bide)

Bizikleta-bide honek 2,5 inguru kilometroko luzera dauka, eta Aixerrota ingurutik Galea lurmuturreraino doa kostaldean zehar. Oso ibilbide atsegina da, eta Abrako zein Galea lurmuturreko itsaslabarretako ikusmira zoragarriak eskaintzen dizkigu.

Tartea Talaietan hasten da Galea errepidearen hasieran, Arrigunaga hondartzaren gainean, hain zuzen ere. Gero, errepide horren paretik doa Galea lurmuturreraino, Aixerrota inguruetan eta Galeako gotorlekuan zehar. Bidegorria bera Galean amaitzen bada ere, badago ibilaldia kostaldean zehar luzatzerik, harik eta Sopelanako Barinatxe hondartzara heldu arte.

Gaur egun, 17 kilometroko bidegorria dago Getxoko udalerrian, eta, aurreikuspenen arabera, 32 kilometrora luzatuko da 2012-2015eko Bidegorrien Plan Bereziaren barruan. Horrez gain, bizikletak alokatzeko zerbitzua ere badago abian, Getxobizi, udalerrian bertan bizikletaren erabilera sustatzeko asmoz.
 

Lekupena

Getxo

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko A3411 Bilbo-Getxo. Zientoetxe 9ko geltokia. Lehenengo eta behin, Aingeruaren etorbidetik eta Gustavo Adolfo Bécquer kaletik joango gara; eta, gero, kostaldeko pasealekuraino.

Metroa: Bidezabalgo geltokia. Galea lurmuturrera joateko, Aingeruaren etorbidetik eta Gustavo Adolfo Bécquer kaletik jarraituko dugu Galeako pasealekuraino.

ERREPIDETIK
A-8 autopistan, Leioa/Getxo irteera hartuko dugu. BI-637 errepidetik jarraituko dugu Leioa/Getxo/Plentziarantz, harik eta Getxora heldu arte. Gero, BI-634 errepidetik jarraituko dugu. Ondoren, Bidezabal kalean egingo dugu Aingeruaren etorbiderantz, eta Gustavo Adolfo Bécquer kalea hartuko dugu Galea errepideraino.

Getxoko Turismo Bulegoa:
Ereaga hondartza z.g. 48992 Getxo
Posta elektronikoa: infoturismo@getxo.net
Telefonoa: (34) 94 491 08 00

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta