Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Areeta-Portu Zaharra, bidegorria

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Bidegorrien sarea

Bidegorri (Bizikleta bide)

Bizikleta-bide honek 4 inguru kilometroko luzera dauka. Bizkaia zubian hasten da Areetan, eta Algortako Portu Zaharreraino iristen da kostaldean zehar. Maldarik ez dagoenez, oso ibilbide atsegina da, eta udalerri getxotarreko kulturako zein paisaiako zenbait balio ezagutzeko aukera eskaintzen digu.

Bizkaia zubiaren alboan hasiko gara, eta bizikletak alokatzeko zerbitzua dago inguruan. Gero, Areetako kaitik jarraituko dugu Getxoko kirol-porturaino. Tarte horretan, Areetako hondartza eta Abrako ikusmira ez ezik, kalearen beste aldean dauden eraikin arranditsuak ere nabarmentzen dira. “Getxoko etxetzarrez” ari gara, eta, euren artean, honako hauexek aipatuko ditugu: Lezama-Leguizamón jauregia, Ampuero jauregia, Arriluze jauregia edo Begoña puntako galeriak.

Kirol-portuan ere, bizikletak alokatzeko zerbitzua dago eskuragarri. Bertatik, kostaldetik jarraituko dugu Ereaga hondartzaren paretik, harik eta Algortako Portu Zaharrera iritsi arte. Auzo eder horretan, atseden hartu eta indarberritu egin ahal izango gara bertako taberna edo jatetxe ospetsuetako batean.

Gaur egun, 17 kilometroko bidegorria dago Getxoko udalerrian, eta, aurreikuspenen arabera, 32 kilometrora luzatuko da 2012-2015eko Bidegorrien Plan Bereziaren barruan. Horrez gain, bizikletak uzteko zerbitzua ere badago abian, Getxobizi, udalerrian bertan bizikletaren erabilera sustatzeko asmoz.
 

Lekupena

Getxo

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea Areetaraino: A3414 eta A3411.

Metroa: Areetako geltokia.

ERREPIDETIK
Bilbotik, N-637 errepidetik joango gara Getxoraino; eta, ondoren, BI-637 errepidetik. Asua-Avanzadatik irten eta Areetaraino jarraituko dugu.

Getxoko turismo bulegoa: 
Ereaga hondartza z.g. 48992 Getxo
Posta elektronikoa: infoturismo@getxo.net  
Telefonoa: (34) 94 491 08 00

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta