Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Kortatxueta

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Atsedenguneak

Atsedenguneak

Kortatxuetako zabalgunea Etxebarriko udalerrian dago, Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren ardurapean. 

Kortatxueta zabalgunerako sarbiderik errazena Bizkaiko hiriburutik bertatik irteten da. Egirleta/Santo Domingo gainerantz igota, Mikoleta auzorako desbideratzea aurkituko dugu. BI-4735 errepidetik jarraituko dugu. Bi kilometro eginda, Santa Marinako ospitalean amaitzen da errepide hori, eta bertan utzi beharko dugu ibilgailua. Eraikinaren atzeko aldetik Etxebarriko udalerrirantz bajatzen den estrata asfaltatu batek jarraitzen du. Berrehun bat metro gehiago egingo ditugu hortik, ezkerretara hartxintxarrezko pista bat aurkitu arte. Bertatik, minutu gutxi batzuetan zabalgunera helduko gara.  
 

Lekupena Ingurune Berdean

Etxebarri

Oharrak

Ganguren mendiaren hegoaldeko hegalean gaude, Bilboko metropoliaren gainean. Haritz amerikarrez jositako bi baso-guneren itzalpean daude zabalgunearen instalazioak, sarbide pistaren alde bietan. Ezkerreko aldean, gainera, hesiz inguratutako eremu bat aurkituko dugu. Bertatik errekasto batek gurutzatzen du, eta landare igokariz estalitako teilape txiki bat dago.   

Malda gutxiko landa batetik jaitsita, mahai eta erretegi artetik, haritz amerikarrez osatutako arboladi batera helduko gara, zabalgunearen eremu nagusia dagoen lekura.  Ibarrera ematen duen eserleku multzo batek ixten du esparrua, eta begiratoki moduko bat dago, Bilbo Handiko eskualdearen bista bikainak eskaintzen dizkiguna, Ibaizabal ibaiaren alde bietara.

Kortatxueta zabalgunearen argazkia

Ekipamenduak


  • Edateko uren iturria

  • Edukiontziak

  • 5
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • 20
    Mahai kopurua

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta